Denis Darzacq
DENIS_hyper_01_web

Mundua antzoki bihurtzeko asmoarekin bere irudiak antzeztu egiten dira, non aktoreek gauzen jatorria, haien funtzionamendua, eta erronkak zalantzan jarriko dituzten. La Chute serieak ospea eman zion nazioartean, eta bertan, kirolari edo dantzari gazteen mugimenduaren bitartez, zalantzan jartze hori hiriaren mugetan bizi direnen estatusean oinarritu zuen; kasu honetan kontsumoari aurre egitea erabaki du. Hipermerkatuak antzezleku bihurtzen dira, non gorputz dotore, aske, indartsu eta lirainak amorru eta burla artean jaurtitzen diren, energia ludikoarekin eta eskaintzen diren produktuen sirena-kantuei entzungor eginez. Orduan produktuak eskaintzen dituen espazioak bere funtzioa galtzen du eta egoera komikoa da, proposatu, edo hobe esanda, inposatu egiten dena ukatzeak osatzen duen baieztapenaren aurrean. Ballet forma bat da, mundu garaikidearen antolaketaren kontra, gehiengoarentzat instituzionalizatutako komertzio-lekuen karikaturizazioaren bitartez.

 

Parisen jaio zen 1961ean, eta bertan bizi eta egiten du lan gaur egun ere. 1986an ENSAD-en (Dekorazio-arteen Eskola Nazionala) graduatu zen eta bere ibilbide fotografikoa Frantziako rock-a jarraituz hasi zuen. 1994. urtean Only heaven izeneko seriea egin zuen; paristarren gaueko bizitza miatu zuen. Hainbat liburu argitaratu ditu: La Chute, Bobigny centre ville, Le ciel étoilé au-dessus de ma tête eta Ensembles 1997/2000. Bere lana nazioartean erakutsi du eta Centre Pompidou edo Nicéphore Museoko bildumetan hartu du parte. 2007an World Press Photo saria irabazi zuen eta Galerie VU´(Paris), Laurence Miller Gallery (New York), Gallery de Soto (Los Angeles) eta Goddard de Fiddes-ek (Perth) ordezkatzen dute.

 

DENIS_hyper_07_web DENIS_hyper_10_web DENIS_hyper_20_web