Harit Srikhao

Familiar Things

HARIT_001

Ia umea da oraindik, baina hala ere munduaren kontzientzia zorrotza dauka, eta irudien bitartez transkribatu eta zorroztasunez aztertzeko gai da. Hamalau urte besterik ez zituenean, bere etxera oinez itzultzera behartu zuten, gauez, Tailandiako hiriburuko liskar bortitzek, biktima ugari eragiteaz gain, garraio publikoak eta gainerako jarduerak eten zituztenean, 2009an. Hamar kilometro ibili behar izan zituen, goizaldeko ordubatean, prostituta, zakur alderrai, bera bezala galdutako gazte, eta batez ere itzal kezkagarrien artean. 2011n, ibilbidea berriz ere egitea erabaki zuen, ordu berean, eta oroitzapena gogor itzuli zen, bizitako amets gaiztoari zegozkion irudi-segida moduan, bere subkontzientean beti egon izan den esperientzia gogorra. Eta irudiak inposatu egin ziren. Fikzio moduan grabatu zituen, hasiera batean Amets gorri izena jarri zion kontakizunari. Orduan isuritako odola bezain gorria, bere zauriak bezala, argi gurutzatuak bezala. Orain izenburua aldatu egin da: Familiako kontuak. “Lagun zaharrak bisitatu eta familiako sentimenduak berreskuratzen nituen sentsazioa izan dut. Eta orduan inposatu ziren irudiak”.

 

Tailandian jaio zen 1995ean. Lehen argazkiak lagun baten amak utzitako kamerarekin egin zituen. Zoritxarrez, ezagutza tekniko ezaren ondorioz, argazki guztiak galdu zituen, baina gertaera horrek argazkia adierazteko modu bezala ulertzen lagundu zion, eta baita artearen munduan sartzen ere. Datorren urtean Argazkilaritza ikasiko du King Mongkut´s Institute of Technology, Ladkrabang-en.

 

HARIT_003 HARIT_004