Jesús de Echebarría
ECHE_01

Argazki estereoskopikoak ilusio bat sortzen du. Berarengana gerturatzen gara makina bat dela jakitun, eta hala ere, gure barnean zerbait aktibatzen da. Agian dekoratua ukitzeko desioa. Jesús de Echebarría teknika horren aldeko sutsua izan zen eta, XX. mende hasieran, argazkilaritzan sinetsi zuen zaleetako bat, hain zuzen, uzietatik ihes egiten zuelako. Dokumentatzeko zuen beharrak bultzatuta, gaur egun ukitzeko gogoa ematen diguten paisaia, gertaera eta bizilagunak harrapatu zituen kamera estereoskopikoarekin. Baina teknikak ez du bere irudietan ilusioa sortzen. Zerbait gehiago dago. Entzun egin nahi ditugu, eta baita usaindu ere, ametsetan bezala. Trantsizioan dagoen Bizkaia dotore eta freskoari egiten dion begiradak, iraganari buruz baino gehiago, etorkizunari buruz hitz egiten digu, eta aldi berean, desagertzen hasia zegoen nekazari-mundua zein tristurarekin ikusten zuen kutsatzen digu. Echebarríak, intuizio poetikoarekin, zalantza-sentimendua eta gaur egun bizi dugunetik urruntzen ez den errealitatea izozteko borondatea aurreratzen dizkigu. Bere argazkiak ez dira oroitzapenaren memoria, baizik eta pathos-arena, sentimenduarena, esaten digu Kosme de Barañanok. Eta, horiekin, etortzeke dagoen zerbait oroitzen dugu.

 

Bilbon jaio zen 1882. urtean, Bilboko familia burges batean. Merkataritza-ikasketak egin zituen eta 1903an Banco de Bilbao-n hasi zen lanean; arrazoi politikoak tarteko hamar urtez lanpostu horretatik kanpo egon zen. Bere zaletasunen artean zegoen argazkilaritza estereoskopikoa, eta zaletasun horri esker bidaiatu egin zuen, hainbat sari eta ohorezko aipamen jaso zituen eta garai hartako atzerriko hainbat argitalpenen arreta ere jaso zuen.

 

ECHE_02 ECHE_03 ECHE_04