JJ Levine
JJ_01

Mutila? Neska? Gure nortasun sexuala gure itxurara mugatzen ote da? Generoa jaiotzetikoa da edo hartutakoa? JJ Levine artista militanteak gaur egungo galdera guzti horiek umore suntsitzailearekin proposatzen ditu. Eszenaratzea poztasunarekin egiten du, eta bikote bateko bi kideen mozorro-joko erraz baten bitartez, mutila neska bihurtzen du, eta alderantziz. Genero-alderantzikatzeari buruzko gai guztiak ukitzera animatzen gaitu –baita sexuarenak ere–. Estatu Batuetan hainbat hausnarketa egin eta gero, Europako unibertsitateak ere hasi dira gai horiek lantzen gender-aren inguruan katedrak, programak eta ikerketak irekiz. Artista gazte honek, sexuen antzerki txikian oinarrizko gaiak desdramatizatuz, ikusgai dagoena baino haratago joatea proposatzen digu. Argazkiarekin jolasten du eta baita irudiaren ilusio anitzekin ere, eta argazkiengan ez garela fidatu behar aldarrikatzen du lasaitasunez.

 

Kanadan jaio zen 1986an. Montrealen bizi den artista trans honen lana erretratu intimoan oinarritzen da. Bere argazkiek generoa, sexualitatea eta queer deritzona miatzen dute. 2010ean Argazkilaritza eta Sexualitateko ikasketak egin zituen Concordiako Unibertsitatean eta 2013an beka eman zion Kanadako Arteen Kontseiluak. Levinek Estatu Batuak, Kanada eta Europako galerietan erakutsi ditu bere lanak. Horrez gainera, hitzaldiak eman ditu hainbat unibertsitatetan eta bere lanak nazioarteko aldizkari akademiko eta artistikoetan argitaratu dituzte. Levine-ren lan artistikoak ikuspuntu politikoa zentzu estetiko indartsuarekin konbinatzen du.

 

JJ_02 JJ_03 JJ_04