Laurent Chéhère
LAURENT_01

Etxeak hegan hasi dira. Agian ez dira “egiazko etxeak”, baizik eta eraikinen argazkiak dira: Paris zaharra, Belleville eta Ménilmontant, herrikoia, Willy Ronis, Edouard Boubat, Izis eta Robert Doisneau-ren zuri-beltzezko argazkiak eta hainbat poeten hitzak inspiratzen dituenak, Jacques Prévert-etik hasita, zeinen abestiak eta poema musikatuak entzuten diren auzoko areto eta kafetegietan. Laurent Chéchère desagertutako edo suntsitu-bidean zegoen Paris hartan nostalgiarik gabe eta samurtasunarekin babesten da; Pariseko eraikinak aukeratu eta bakartzen ditu, autonomia eta arintasuna emanez. Askatasuna duten eraikinak dira eta egileak kable elektriko edo telefonikoetan flotarazten ditu, eta eremutik bereizita dagoen hirira konektatzen dituela dirudi. “Etxe” horietako bakoitzak xehetasun, oroitzapen, zeinu, iraganeko trazu eta gaur eguneko bizilagunen presentziaz beteriko istorioak osatzen ditu. Pelikuletan azaltzen den fikzio-erreferentziak ditu; pelikula humanistak, pozgarriak, pertsonaia hunkigarri bezain beldurgarriekin. “Etxe hauek nire desioen arabera eraiki ditut, dimentsio dokumentala, pertsonala edo estetikoa emanez; desagertutako Paris zaharrari, arkitekturari, fotografiari eta zineari omenaldia”.

 

Parisen jaio zen 1972. urtean, publizitatea utzi zuen bere bi pasioengatik: bidaiak eta argazkilaritza, eta auzoak, hiriak eta mundo osoko herrialdeak miatzen hasi zen. Bere lana erreportajetik argazkilaritza kontzeptualeraino doa. Hainbat jaialditarako aukeratu dute, Txinako Pingyaokoan esaterako, eta baita Bruselako Fotofever Art eta Pariseko Art Fair ferietan ere. Horrez gainera, Alemania, Guatemala, Belgika eta Brasilen erakutsi ditu bere lanak.

 

LAURENT_02 LAURENT_03 LAUREN_04