Ruud van Empel
RUUD_Boy&Girl

Jungla lizun baten antza duen Eden bat da, non soilik umeak bizi diren. Unibertso onirikoa da eta bertan, kolorea materia da, oinarrizkoa, ia natura, funtsezkoa. Hosto handien edo aurpegi liluratuaren itxura hartzen duenean, sentsualitate distiratsua da, euri tropikal indartsu baten ondoren bezala; errealismorik bilatzen ez duen unibertsoa, gutako bakoitzaren hondora eramaten gaituena, bero sargorietara, montzoi-giroetara, kasu honetan begiradatik pasatzen den gorputz-esperientziaren gorespenera. Nabarmena da mundu honen ordenagailu bidezko eraikitze zaila, errealitatetik hartutako elementuekin margotzeko gaur egungo modu gisa, elementu eraldatuak, txikituak, mihiztatuak, leunduak eta bihurtuak, zerbait sakona edo lurperatua eskatuz, irudietan, ikusi ahal izateko. Ezin dugu Rousseau-ren El aduanero-ren oroitzapenetik ihes egin, baina hala ere, mundua, jada, pintura eta haren kodeen arabera baieztatzen ez den unibertsoan dauden irudien atzean existitzen da. Eragozpen batek inbaditzen gaitu, liluratzen gaituzten ispilu horiek zein generotara bidali ez dakigulako, ispilu lauak eta, aldi berean, xehetasunez beteak, konbinatuz beren kabuz existitzeari uzten dioten erliebez artikulatuak. Existitzen ez den mundua, baina benetan hor dagoena, izugarri hor dagoena, eta izugarri ederra dena. Agian ederregia, existitzen ez delako.

 

Bredan jaio zen 1958an. Gaur egun Amsterdam-en bizi eta egiten du lan. Bredako St. Joost Arte Ederren Akademian ikasi zuen. Hainbat sari jaso ditu, besteak beste St. Joost Prize, Charlotte Köhlerprize, H.N. Werkmanprize edo Municipality of Breda Oeuvre Prize. Flatland Gallery eta Stuxgallery galeriek ordezkatzen dute eta bere lana hainbat bildumatan dago, hala nola Texas-eko The Alturas Foundation, Tokioko CB Collection edo Bartzelonako Juan Rendón bilduman.

 

RUUD_World-#1 RUUD_World#28 RUUD_World#29