Thomas Mailaender

THO_01Zalantzarik gabe, irudiekin baina ez horiekin bakarrik, tontakeriak egiten dituen mutiko gaiztoa da. Ez du ezer errespetatzen, ezta argazkilaritza bera ere, batik bat argazkilaritza gustu onaren izenean errespetagarritzat jotzen denean, aretoa –edo Arteen Aretoa nahiago bada– eta Ederra dena perfumatzen duten bilera sozial eta estetikoetara bidaltzen gaituen gustu ona. Hain zuzen ere, irudiaren erabilera sozialaren inguruan dauka interesa, baina nahiz eta guztia lasai hartzen duen itxurak egin, nolabaiteko tratu txarra eragiten dio eta bere analisia ikasle-txantxen atzean disimulatzen du. Bere jokoarekin engainatzen gaitu, guk ere uzten diogu engaina gaitzan, “egiazkoak”, “ederrak”, “aipagarriak” eta “zuzenak” izatea nahiko genukeen irudiekin. Dekonstrukzioa lortu nahi du, egin behar ez denaren zentzuarekin praktikatzen duen “arruntasuna” zalantzan jarriz, eta horrek, aldi berean, barre-algara edo amorru handia eragiten du. Gainera, mundua gaizki egina dagoenez, mutiko honek zorte handia dauka eta txeke ugari jaso ditu… dolarretan! Egiazkoa dela adierazten duten autorretratuen bidez erakusten du hori.

 

Marseillan jaio zen 1979an. 2003an ENSAD-en (Dekorazio-arteen Eskola Nazionala) ikasketak amaitu zituen eta ikasten jarraitu zuen urtebete gehiago Nizako Villa Arson-en. Orduz geroztik, tipologiaren kontzeptu klasikoarekin jolastean oinarritu da bere lana. Orain dela gutxi hildako kritiko frantses batek Mailaenderren lana Bern eta Hilla Becher-en lanarekin konparatu zuen, Frantzia hegoaldean oso ezaguna den Pastis likore anisatuaren eraginpean. Mundu osoko hainbat hiritan erakutsi du bere lana.

 

THO_02 THO_03 THO_04