Wang Lin
Wang_lin_06

Txinako neska gazte baten istorioa da; hegazkineko zerbitzaria da, lana galdu du eta berreskuratzearekin egiten du amets, obsesiboki. Ondorioz, bere bisioak jasotzen dituzten panoramiketan adierazten duen moduan, hegazkin baten zain dago, alferrik. Beti agertzen da eszenan, normalean gurpildun maleta txiki batekin, urre koloreko fotomuntaketa digitaletan, tulipen kolore zuri eta purpurarekin batera. Hain zuzen ere, Wang Lin-ek, argazkilaritzaren zale amorratua, bere lankideen eta aireko lineako zuzendaritzaren baimena lortu zuen, zuri-beltzean, tripulazioen egunerokotasuna dokumentatzeko. Talentuarekin eta umorearekin lortu zuen, eta izen handiko saria eman zioten. Baina prentsak argitaratu zituen irudiak Interneten daude iruzkin lizun edo desegokiekin batera. Wang Lin lanetik bota zuten. Etsita, irudien bitartez, berak amets gaizto honekin zerikusirik ez duela errepikatzen du, bere lana gustatzen zaiola, hegazkinak ere bai, eta lanean jarraitu nahi duela.

 

Tianjin-en jaio zen 1973. urtean, Beijing-en bizi eta bertan egiten du lan. 2003an Argazkilaritzan diplomatu zen Beijing-eko Arte Ederren Akademian eta 2007an lehen aldiz jarri zuen ikusgai bere lana Xie Yi-ko Txinako Arteen Museoan. 2012. urtean emakume argazkilari onenari Shiseido Saria jaso zuen Caochangdi-ko PhotoSpring Jaialdian. Hainbat urtetan Wang Lin-ek egunkari askorekin kolaboratu du, hala nola China Daily, Southern PeopleĀ“s Weekly, China Youth Daily, China Photo Press edo Blog Weekly. Shanghaiko Beaugeste Photo Galleryk ordezkatzen du.

 

Wang_lin_10
Wang_lin_05