Abu Ghraib
Abu_14_01

Hauek dira aro digitaleko, irudiaren garaiko, mende berri bateko lehenengo ikonoak. 2004an argitaratuak, beren hilketak barre-algara handi batekin erakusten zituzten torturatzaileak eta, aldi berean, amateurrak zirenek ateratakoak. Gainera, irudiarekin beste harreman mota bat erakusten dute, ludikoa eta inkontzientea, memoriaren alde egindako apustutik eta argazkiari lotutako egiazko ilusioetatik askatuta. Kartzeletako torturak azaltzen dituzte –elektrizitatearen erabilera, irain eskatologikoak, sexualak, zakurrekin, animaliak moduan lotutako presoak–. Tortura horiek, irudi horiei esker eta The Washington Post eta The New Yorker egunkarietan argitaratzerakoan ezagutu ziren, munduan barrena zabaldu aurretik. Izan ere, tresna digital txikiak ugaritu egin dira, gero eta eskurago ditugu eta automatikoagoak dira, eta irudien erreprodukzioa masiboa da orain. Hala ere, horrelako beste irudi asko bezala, hasiera batean behintzat, eta laztura bat edo beste jaso, maila pribaturako zeuden erreserbatuta, lagunekin partekatzeko. Informazio-zirkuitoetan sartu eta eragin duten erreakzioei esker gertaera bilakatu dira. Data bat irudiaren historian.

 

Abu_14_02 Abu_14_03 Abu_14_04