Boushra Almutawakel
Boushra_14_01

Ausardia handia behar da, are gehiago emakumea eta yemendarra izanik, horrelako indarrarekin emakumeak ikusezin bihurtu arte desagertarazten dituzten fundamentalista musulmanei aurre egiteko. Kontra egite hori fase ezberdinetan adierazten da eta garrasi findu moduan jaurtitzen den alegia krudel bihurtzen da, irudien logika bakarrean oinarritutako salaketa sinbolikoa. The Hijab Series: Mother, Daughter & Doll lanean, koloreak beltzera ailegatu arte elkartzen dira pixkanaka, eta pertsonaiek gero eta gehiago estaltzen dituen estalkia jantzi behar dute. Adierazi nahi dutena esan gabe gelditzen dira hiru begi pare, irekidura ñimiñoaren atzean. The Hijab Series: What If…-ek, rolena ez bada behintzat, itxuren inbertsioa proposatzen du. Gizona zuriz jantzita; emakumea beltzez, eskuak ere ez zaizkio ikusten. Gero, sekuentzian, gizonari gero eta integralagoa den traje beltza janzten zaio, emakumearena, eta zuri-beltzean egindako kontakizun labur horren ondoren, gizonak bere eskuen espresioa galdu du eta estalkiaren zirrikitutik begiratzen du, bere emakumearen ileak, aurpegia eta eskuak desagertzen doazen bitartean. Umore-puntu horrek irmoa izaten jarraitzen duen aldarrikapena desdramatizatzen du.

 

1969an jaio zen Sana´a-n, Yemenen, eta bertan bizi eta egiten du lan. Nazioarteko Komertzioa ikasi zuen Washington-en eta urte horietan piztu zitzaion argazkilaritzaren inguruko interesa. 1996an Al-Alhaqa kolektiboaren kide-sortzailea izan zen eta 1999an lehen emakume argazkilari yemendar izendatu zuen Sana´a-ko Unibertsitateak. Bere lana, besteak beste, The Guardian komunikabidean argitaratu dute, Londreseko British Museum-ek eskuratu eta nazioartean erakutsi dute.