David Levinthal
Levinthal_14_01

Lehen Mundu Gerraren bere irudikaria ezagutarazteko jostailuak erabiltzen eta zuri-beltzean konposatzen lehena izan zen. Bigarren Mundu Gerrarako, baita kontzentrazio-esparruen gairako ere, jostailuak erabiltzen jarraitu zuen, formatu handiko Polaroid-en koloreak modurik hoberenean aprobetxatuz. Eszenaratze horren atzean –gerraren irudikapena–, jostailu horiek umeei saltzearen zilegitasunaren gaia azaltzen du, komertzialetik haratago, horrek izan dezakeen esanahiarena. Umeek gerrara jolasten dutela gauza jakina da, betidanik, helduen krudelkeria imitatu eta indartsuagoak sentitzeko. Gauza jakina da gaur egun beren eredua ez dela egiazko gerra, baizik eta telebista eta bideo-jokoetatik etengabe iristen zaizkien irudi horiek dira beren eredua, hildakoak, biolentzia eta basatikeria. Artistak, gailu berberekin, Estatu Batuetan eta beste leku batzuetan, beltzen irudia, pin-upen mitoa, Barbie-a, glamour-a edo beisbolaren inguruko hausnarketa egiten du, eta eszenaratzen dituen estereotipoak deszifratzen ditu. Cowboy eta indiarren artekoa bezalaxe, zineak epiko bihurtu duen sarraski historiko erreala.

 

San Franciscon jaio zen 1949. urtean, eta New Yorken bizi eta bertan egiten du lan. Argazkilaritza ikasi zuen Yale-ko Unibertsitatean eta Enpresa-zientziak MIT-en. 1997an New Yorkeko International Center of Photography-k bere lehen atzera begirako erakusketa antolatu zuen. Guggenheim Beka eta National Endowment for Art agentziarena jaso ditu. Bere lana hainbat bildumatan dago, hala nola Whitney Museum of American Art, Museum of Modern Art edo Metropolitan Museum of Art-en.

 

Levinthal_14_02 Levinthal_14_03 Levinthal_14_04