Edouard Beau
Edouard_14_01

Gerra zein bakea normalean ulergaitzak dira, bai bizi dituztenentzat bai horiek ikusi eta irudiztatzen dutenentzat. 2006az geroztik gazte frantses hau Irak-en instalatuta dago, Kurdistanen lehenengo, egoera batera hurbiltzeko: berak Parisko etxetik gertu zegoen plaza batean egoera larrian ikusten zituen paperik gabeko emigratzaileek Europara erbesteratzeko zituzten arrazoiak ulertzeko, eta, aldi berean, gerran dagoen herrialde bateko egunerokotasuna zibilekin eta militarrekin bizitzeko. Bere kezka ez da inoiz izan –eta ez da oraindik ere, nahiz eta 2013an berriz ere lan egin zuen Iraken– gaurkotasun handia deritzona; komunikabideak erakartzen dituzten gertaera ikusgarriak edo ospetsuak. Egunerokotasunean bizitako esperientziak kontatzen ditu, bere berrelkarketak, emozioak eta bere zalantzak erretratuetan, paisaietan, ekintza-une txikietan. Orduan, bake-epe ofizialak ez dira gerra garaietakoen oso ezberdinak. Eta egoeren konplexutasuna ezin da lekuan bertan deszifratu eta irudietan laburbildu. Argazkiekin paraleloan, mugimenduan dagoen irudiari esker, zibil zein soldadu gazteentzat nahasiak eta mingarriak diren sentsazio horiek hobeto adierazi ahal izan ditu.

 

Nevers-en, Frantzia, jaio zen 1982an eta Paris, Arlés, Erbil eta Madril artean bizi eta egiten du lan. Frantziako komunikabide askotan argitaratu du eta Searching for Hassan dokumentalak 2009an FIDMarseilleko Lehen saria eta 2010ean Doha-n Al Jazeerako Dokumental Jaialdiko Epaimahaiaren Saria jaso zituen. 2012. eta 2013. urte bitartean Irak-en instalatu zen inbasiotik 10 urtera herrialdearen egoera erretratatzeko. Bere pelikula orain dela gutxi eman dute Centre Pompidou-n.

 

Edouard_14_02 Edouard_14_03 Edouard_14_04 Edouard_14_05