Emeric Lhuisset
Emeric_14_01

Gatazkaren eta soldaduaren irudikapena; Gatazkaren ikuspegi funtzionala; Eragin mediatikoak eta aldez aurretik pentsatutako ideia; Birtuala, errealitatea: genero-nahasketa? Kategoria horiek erabiliz munduaren egoeraz kezkatuta dagoen gizon gazte honek sailkatzen ditu Kolonbiatik Irakera eta Afganistanetik Siriara eraman duten lanak. Maidán-eko, Kiev, ehun erretratuak Regard sur la mémoire (Memoriaren inguruko begirada) osatzen dute. Erretratuak koloretan, klasikoak, oso argi zainduarekin, ikusgarritasunik gabe, errepikatzen den atzealdearen neutraltasunarekin. Bere ereduetako bakoitzari, zeinen presentzia plazan baieztapen bat zen, argazkilariak galdetegi erraz bat betetzea eskatu zien: izena jarri ondoren gertatzea gustatuko litzaiekeena eta zer gertatuko zen esatea eskatu zien. Kazetaritza deskribatzailearen kontrakoa, eta baita, bisualki sinbolikoak edo grafikoki eraginkorrak diren uneak eta gertaerak jasotzen dituen fotoperiodismoaren kontrakoa. Planteamendua ez da soilik testimoniala, lekuan bertan jasotako informazio-elementuena, baizik eta irudien ekoizpen eta zabalpen-baldintzen hausnarketa eta analisiarena ere bada, eta baita bitartekoen jatorri eta apustuarena ere.

 

Parisen jaio zen 1983. urtean, eta gaur egun Paris eta Ekialde Ertaina artean bizi eta egiten du lan. Artean graduatu zen Pariseko L´École nationale supérieure des Beaux-Arts-en eta Geopolitikan La Sorbonne-n. Hainbat erakusketa eta interbentziotan hartu du parte, Frantzian zein beste herrialde batzuetan (Centre Pompidou, Art Dubaï, Centquatre, Frac Alsace, ARGO, Rencontres d´Arles edo Tate Modern). Argazkilaria izateaz gainera, irakaslea da Pariseko Institut d´études politiques-en.

 

Emeric_14_02 Emeric_14_03 Emeric_14_04 Emeric_14_05