Gleb Kosorukov
Kosorukov_14_01

Meatzariek, agian gainontzeko langileek baino gehiago, borroka iraultzaile eta sozialen historia eta mitologiaren zati bat osatzen dute. Gogorrak lanean eta batailan, kemena eta ausardia adierazten dute. Putzuetatik irteten, argitara itzultzen direnean, ikatzez beteak, esfortzuak markaturik, ausardiaz posatuz sistematikoki fotografiatuz, argazkilariak, ehun iruditan, erretratu heroikoa eraikitzen du. Bereziki Stakhanov meategiko langileak direnean –5 ordu eta 32 minututan 102 tona ikatz atera zituen meatzariaren izena dauka–; Europako handiena da, Donetsk-tik gertu dago, Ukraina ekialdean. Ehun aurpegi indartsu, objektiboari adi-adi begiratzen dioten aurpegiak, desagertzeko zorian dagoen lanbidea betikotzeko, aldi berean eta txoko guztietan, atsekabe soziala eta alferrikako industria-gune hunkigarriak uzten ari den lanbidea. Stakhanov meategiak 100.000 langile galdu ditu bost urtetan. Bilduma hau Laneko Heroiei egindako omenaldia da, nostalgiaz beteriko iraganeko garai bateko hiztegia gordeaz.

 

Hiri itxi batean jaio zen, ikerketa nuklear estrategikora dedikatutako zentro zientifiko sekretuan, Uraletan, Errusian. Moskuko Unibertsitatean Fisika Nuklearra amaitu eta gero, kazetari modua jardun zuen The New York Times eta The Guardian egunkarietan, Errusiako trantsizioaren jarraipena egiten. 2000. urtean, Parisera joan zen eta moda-editorialak egin zituen ID Magazine eta Errusiako Vogue aldizkarietan. 2011z geroztik buru belarri dihardu arte multimedia eta dokumentaleko proiektuetan.

 

Kosorukov_14_02 Kosorukov_14_03 Kosorukov_14_04