Jacques Pugin
Puguin_14_01

Nola fotografiatu daiteke gerra? Egiaz, hilotzen irudien errepikapena saihestuz; horixe dio irudiak berriz eskuratu eta Darfur-en erretako herrien (gutxienez 300.000 hildako 2003. eta 2006. urte bitartean) satelite bidezko bistak berriz ere tratatzea erabaki zuenak, galdera modu erradikalean planteatuz. Beren koloreetatik aske eta zuri-beltzeko negatibora pasatuta, Google Earth-en kapturak grafismo bilakatzen dira. Ez dugu informaziorik aurkituko, baina, zalantzarik gabe, forma izango dugu. Hori ez da, fotokazetaritzaren tradiziotik sortutako irudietatik bereizten; irudi horiek ezin dute informazio-prozesu baten parte izan, ez baldin bada testu, zifra, grafiko eta maketazioz lagundutako testuinguru zehatz batean. Informazioa ezingo litzateke iruditik desbideratu tradizio fotografikoan egin izan balitz, edo teknologia berrien sofistikazioarekin produzituko balitz. Sateliteek –guztia ekortzen dute, guztia zelatatzen dute– formaz hornitzen gaituzte. Deszifratu beharreko formak. Forma tragikoak kasu honetan.

 

Bulle-n, Suitza, jaio zen 1954. urtean. 18 urterekin Zurich-era joan zen eta 1977an bakarkako lehen erakusketa egin zuen Gallery 38-n. Graffiti Greffés serieak arrakasta izan du eta hainbat herrialdetan erakutsi da. 1985ean bere lana Camera Obscurak argitaratutako Enciclopedia Internacional de fotógrafos desde 1939 hasta hoy izenekoan sartu zuten. 2000. urtean mundu osoan zehar bidaiatu zuen Sacred site seriea egiteko, eta gaur egun ere lan horrekin dihardu.

 

Puguin_14_02 Puguin_14_03 Puguin_14_04