Jesús de Echebarría
Echebarria_14_01

Edozein argazkilari amateur bezalaxe, Echebarríak familia eta hain gogoko zituen futbola zein zezenak erretratatu zituen. Modu berean maite zituen paisaiak eta deigarriak zitzaizkion pertsonen argazkiak egin zituen. Ezer berezirik ez, egia esan. Hala ere, Euskadin bizi zen; gertaera historikoak ematen ari ziren lekua. Gerra Zibila baino lehen, Echebarríak Gernika bisitatu eta bai monumentuak zein arbola sinbolikoa erretratatu zituen. Hiriaren suntsiketa ikaragarria eta gero itzuli zen, artean hiria berreraiki barik zegoela. Argazkigintza estereoskopikoarekiko zuen adikzioarekin, meategiak eta beharginen lan baldintza latzak dokumentatu zituen, baita ere euskal kulturaren alde – eta kontra – borrokatzen ziren mugimendu politikoak. Bere kamara maisutanez erabiliz eta bere teknika berezia baliatuz, aldi berean dokumental indartsua eta ispilutze moduko bat iradokitzen digu. Ispilutze hau ikusleak posizioa egokia eta bere burua irudiaren espazioan proiektatzen duenean ematen da. Horrela fotografia distantzia eta ikuspuntu-auzia dela gogorarazten digu. Ikuspuntu fisikoa da hau eta erabaki estetiko bat eta munduarekiko jarrera bat erakutsi eta ezagutarazten ditu. Bilbon jaio zen 1882. urtean, familia burges batean. Merkataritza ikasketak egin zituen eta 1903an Banco de Bilbao-n hasi zen lanean; arrazoi politikoak tarteko hamar urtez lanpostu horretatik kanpo egon zen. Bere zaletasunen artean zegoen argazkilaritza estereoskopikoa eta hainbat sari eta ohorezko aipamen jaso zituen. Garai hartako atzerriko hainbat argitalpenen arreta ere jaso zuen.

 

Bilbon jaio zen 1882. urtean, Bilboko familia burges batean. Merkataritza-ikasketak egin zituen eta 1903an Banco de Bilbao-n hasi zen lanean; arrazoi politikoak tarteko hamar urtez lanpostu horretatik kanpo egon zen. Bere zaletasunen artean zegoen argazkilaritza estereoskopikoa, eta zaletasun horri esker bidaiatu egin zuen, hainbat sari eta ohorezko aipamen jaso zituen eta garai hartako atzerriko hainbat argitalpenen arreta ere jaso zuen.

 

Echebarria_14_02 Echebarria_14_03 Echebarria_14_04