Maika Elan
Elan_14_01

Bi urtez, samurtasun eta diskrezioz, eta baita ausardiaz ere, argazkilari honek berarengan konfiantza jarri zuten bikote homosexualak erretratatu ditu, normalean beren etxeetan. Epairik eta voyeurismorik gabe, ohiko diskriminazioa edo irudikari bitxia eraldatzen duten kolore leun eta aberatsen trukatze soilarekin. Familia-album berezi honetan ez dago dramatizaziorik edo egoera baten salaketa-espirituan pisua duen kontzientzia txarrik, ┬źnorbere burua maitatzean, batak besteari zaintzean, ez dago desbideratzerik┬╗. Orduan, samur-samur, oso unibertso desberdinetan sartzen gara, adin guztietako eta gizarte-maila ezberdinetako bikoteen etxeetan, ostrazismora behartuta dauden homosexual vietnamdar horien etxeetan; argazkilariak hori ahaztarazten jakin du jende normalaren irudia jasotzeko, elkar maite duten pertsonen irudia. Umorearekin egiten du, komunitatearen barne-kodeak eta hari egokitzen zaizkion estereotipoak hautsiz, eta gay unibertso bat ezartzen du, arina, optimista. Kolorea, hemen, asmo dokumentalarekin aplikatzen du, eta kolorea bilatu nahi izateari esker, lortzen du emaitza hau. Vietnameko homosexualei beren burua onartzen, tabu familiar eta sozialen kontra borrokatzen eta, azken finean, lasaitasun berri batekin berresten lagundu dien irudi-bilduma.

 

Vietnamen jaio zen 1986an eta bertan bizi da gaur egun. 2006an, Soziologia eta Giza Zientzia ikasketak amaitu ondoren, bere bizitza intimoa eta egunerokoa erretratatzen hasi zen. Bere lehen lana, The Pink Choice, nazioartean aintzatetsi dute. Sari bi jaso zituen Indochina Media Memorial Foundation-en, finalista izan zen Asian Women Photographers-en eta 2013an lehen saria jaso zuen World Press Photo-n, Eguneroko Bizitza kategorian. Bangkok-eko Most agentziak ordezkatzen du.

 

Elan_14_02 Elan_14_03 Elan_14_04