Manit Sriwanichpoom
Manit_14_01

2001ean, bere burua aktibistatzat duenak, hainbat fotomuntaketa egin zituen 1976an sarraskitutako ikasleak, estatu kolpe militar ugariak eta bere herrialdeko indarkeria gogoratuz. Garaiko fotokazetarien zuri-beltzeko dokumentuak erabiliz, horietako batzuk World Press Photo-n saritutakoak, berriz ere eszenaratu zuen Mister Pink bere pertsonaia fetixea. Telebistako serietako aktore ezagun honek luxuzko zetazko traje larrosa bat darama jantzita, txarolezko zapatekin –larrosak, jakina–; telefono mugikor larrosa dauka eta sekula uzten ez duen gurditxo larrosa, kontsumoaren karikatura perfektua. Hondamendiaren erdian eta denboratik haratago, egoeran parte hartzen du, gozatuz, eta aginduak ematen dituela dirudi. Kontrakoa dirudien arren, funtsean garaiak ez dira aldatu eta borrokak jarraitzen du menderatzaile eta menderatuen artean. Formaren aukeraketa; muntaketaren berreskurapena, garai surrealistan ospea bizi izan zuena, iraultza errusiarraren eta faszismoa eta nazismoaren kontrako borrokaren gorespena bultzatzen zuten egunkari eta kartel abangoardistetan –1910etik 1940ra arte–; generoari iraungita zegoela uste zen gaurkotasuna itzultzen dio. Eta hori guztia gailu digitalek eskaintzen dituzten erraztasunei esker.

 

1961ean Bangkok-en jaio zen, eta bertan bizi eta lan egiten du. Tailandiako kontsumismoari egiten dizkion kritika fotografikoengatik da ezaguna. Pink Man seriea nazioartean erakutsi da eta bere lana Pariseko Maison Européenne de la Photographie-ko edo Japoniako Fukuoka Asian Art Museum-eko bildumetan dago. Lanak Yokohama Museum of Art-en edo Melbourneko Centre for Contemporary Photography-n erakutsi ditu.

 

Manit_14_02 Manit_14_03 Manit_14_04