Martí Llorens
Marti_14_01

Bizi izan ez denaren inguruan, kasu honetan, Espainiako Gerra Zibila, nola eta zergatik eraiki memoria bisuala? Hori egiteak egi bihurtzen duelako familian eta historiako liburuetan kontatu izan den gertaera hura, eta pieza solteen bitartez eraiki diren irudi horiek bat datozelako beren artean eta elkarri aitortza ematen diotelako, mitoak eta oroitzapenak iraunaraziz. Agustí Centelles, George Reisner, Hans Namuth edo Robert Caparen artxiboetatik atera zitezkeen, oinarritzen diren dokumental historikokoak izan zitezkeen, edo baita familia-albumetatik ateratakoak ere, hainbat oharretan aditzera ematen den moduan. Izan ere, Vicente Arandaren Libertarias (2006) pelikularen filmaketaren garaian egindakoak dira. Dokumentu faltsu horien bikaintasunak irudi fotografikoaren fidagarritasunaren inguruan hausnarketa egitera eramaten gaitu berriz ere, irudien muntaketan eta fabrikazioan digitala den guztiak eskaintzen dituen erraztasunengatik zalantzan jarritako fidagarritasuna. Baina argazkia ezaguna egiten zaigu bere estetikarengatik, pertsonaiak goraipatzeagatik eta garaiko arrazoiak berraktibatzeagatik. Inpresio horiek erabat sinesgarriak dira, garaiko egiazko dokumentuak baino faltsuagoak ez dira, inondik inora. Lan zehatz horrek, bere egiatasunarengatik kezkagarria dena, zalantzan jartzen du, argazkiekin duen harremanean memoriaren beraren jatorria.

 

Bartzelonan jaio zen 1962. urtean. Bere lana denbora, lurraldea eta memoriaren inguruan garatzen da. Nazio zein nazioarte mailako galeria eta museoetan erakutsi ditu lanak eta bere argazkiak, besteak beste, Bartzelonako MNAC argazki-fondoan eta Pachucako (Mexiko) Fototeka Nazionalean daude ikusgai. Fotopress, Artes Plásticas Fundación Endesa edo Artea eta Zuzenbidea bekak jaso ditu eta bigarren saria European Photography Award-en.

 

Marti_14_02 Marti_14_03 Marti_14_04