Pha Lina
Lina_14_01

Gaia, modu dokumentalean, kolaboratzailea den prentsarako jorratu ondoren, autoreak eszenaratze sinbolikoa aukeratu zuen bere herrialdeko egoera tragikoetako bat gogoratzeko. Ratanakiri probintzian, deforestazioak eta neurriz kanpoko desjabetzeek, arriskuan jartzen dute basoan eta basotik bizi den herria. Gutxiengo etniko horiek, antzinako kultura animisten jabe, ehiztariak dira, eta medikuntza tradizionala landare, azal, sustrai eta zuhaitzen hostoekin iraunarazten dute. Aspalditik, boterean daudenen ordezkari ustelen konplizitatearekin, basoaren ustiapen-kontzesioak (99 urteko iraupenarekin), Txina eta Vietnameko sozietateei ematen zaizkie. Enpresa horiek modu basatian ustiatzen dute eta lortutako baimen ofizialak gainditzen dituzte; parke nazionaletan ehun urteko zuhaitzak mozten dituzten, baita ebano berdea bezalako zur bitxiak ere; azken hori Txinan oso preziatua da eta horren mozketa erabat debekatuta dago. Basoaren desagertzearekin batera, animaliek ihes egiten dute. Ehiztariek ez dute harrapakinik aurkitzen eta elikagaiak urri dira. Zaintzaileak, armaturik, esplotatzaile boteretsuak dira orain eta bertakoei galarazi egiten diete eurek kontrolatzen dituzten lursailetara sartzea, eta baita sendabelarretara iristea ere. Gertuen dagoen ospitalea ehun bat kilometrora dago. Lapurtzen zaien lurra neurtzeko metroez bildurik, Ratanakiriko arriskua gogoratzen duten figuranteak metafora garratz eta poetiko bihurtzen dira.

 

Kanbodian jaio zen 1986an eta Phnom Penh-en bizi da. Bera bizi zen umezurztegian antolatutako tailer batean parte hartu eta gero piztu zitzaion argazkilaritzaren inguruko jakin-mina. Fotokazetari gisa Cambodge Soir eta The PhnomPenh Post egunkarientzat egin du lan. Bere lana gai pertsonalagoetan oinarrituz joan da, klabe sinbolikoan, Kanbodiako gizarterantz ardaztuagoa.

 

Pha_Lina_02 Lina_14_03 Lina_14_04