Philip Blenkinsop
Philip_14_01

Beste ezer baino lehen, kazetaria da. Eta batik bat argazkilaria. Baina horrek ez du esan nahi bere burua fotokazetaritzat duenik. Kazetari-esklusibak ugaritu zituen 1997ko Kanbodiako estatu kolpetik hasita Laoseko Hmong-en biziraupenerako borrokaraino argazkiak ateraz, hainbat gerrilla tartean, eta 2004an Tailandian izandako tsunamiaren eraginaren berri modu original eta hunkigarrian eman zuen. Asiaz maitemindurik dagoen artista honi (batez ere hego-ekialdeaz, bertan bizi da azkeneko 25 urteetan), gatazka eta hauskortasun egoerak ikertu eta horiei argia ematea gustatzen zaio, hori egiteko modurik zehatzena bilatuz. Bat-bateko argazkiak tradizio klasikoan markoztatzen ditu, baita argazkilariak eta borrokalariak bakoitzak beren funtzioa onartzen duten estudioko argazkiak ere. Baina zuri-beltzaren zale amorratua den argazkilari honek laukizuzenen eta karratu klasikoen mugak ezagutzen ditu eta arreta handiz osatzen ditu. Orduan, odolez zikindutako frogetan ere, pertsonak zeintzuk diren kontatzeko, gertaerak zehazteko eta istorioak kontatzeko idazten du. Pitoi-azalezko liburuak egiten ditu eta amaierarik gabe idazten du gertaerak zehazteko, bakoitzaren nortasuna azaltzeko. Eta horrela eztabaidan jartzen ditu argazkilaritzak dituen kontatzeko aukerak.

 

Erresuma Batuan jaio zen 1965. urtean. 1989an Asia Hego-ekialdera joan zen eta orduz geroztik, bere izena, ahaztutako gatazkekin lotzen da. Bere lana eztabaida politikoaren katalizatzailea izan da eta hirutan jaso du Visa d´Or sari ospetsua. Bere irudiak munduko komunikabiderik garrantzitsuenetan argitaratu dituzte eta baita nazioarteko museo eta galerietan erakutsi ere. 2012an Erresuma Batuko Falmouth Unibertsitateko Ohorezko Kide izendatu zuten.

 

Philip_14_02 Philpi_14_04 Philip_14_03