Pieter Hugo
Hugo_14_01

Hezitzen dituzten animaliekin harreman amultsuak zein krudelak, samurrak zein basatiak dituzten gizon horiek berez, bufoi ibiltariak direnak, Nigerian barrena herriz-herri dabiltza, beren ikuskizuna erakutsiz eta botika tradizionalak salduz. Mitologiaz inguraturik, liluratu egiten dute, eta kolore lasaien bitartez gizakia eta animaliaren arteko interdependentzia eta borrokaren irudikapen arraro bihurtzen dira. Afrikako ehiztarien tradizio handiari jarraituz, botere magikoak dituztela esaten da, eta gaitz guztiak leporatzen zaizkie: beste gauza batzuen artean, fede eta legerik gabeko bidelapurrak edo delituak egiteko animaliak erabiltzen dituzten droga-saltzaileak direla leporatzen zaie. Argazkilariak gizon talde batekin egin zuen topo, neskato batez eta animaliez lagundurik zihoazen –hienak, tximinoak eta pitoiak–, Lagoseko auzo pobre batean, eta taldearekin bat egin zuen. Ikuskizuna eta beste gizaki batzuekin zuten harremana ez dokumentatzea erabaki zuen, eta posatutako erretratuak egin zituen, hiri-gune periferiko eta degradatuetako bikote marjinal horien bitxikeria azpimarratzeko. Gizaki eta animaliaren arteko harremanik primitiboenaren galdeketa, pastel-koloretsuek desdramatizaturikoa. Eta konplexuena.

 

Johannesburgon (Hegoafrika) jaio zen 1976an eta Lurmutur Hirian bizi eta bertan egiten du lan. Bakarka museo garrantzitsuetan erakutsi du bere lana, hala nola The Hague Museum of Photography-n edo Lausanneko Musée de l´Elysée-n, eta taldeko erakusketa askotan ere parte hartu du. Bere lana mundo osoko bilduma publiko zein pribatutan dago. 2008an Prix Découverte de Les Rencontres d´Arles eta KLM Paul Huf Award sariak jaso zituen eta 2011n Seydou Keita Award eta Rencontres de Bamako African Photography Biennial sariak.

 

Hugo_14_02 Hugo_14_03 Hugo_14_04