Raphaël Dallaporta
Dallaporta_14_01

Pertsonen kontrako minek, heriotza eragiteko tresnarik krudelenetakoak, antzeman ezinak eta sofistikatuak, milaka biktima eragiten dituzten urtero. Koloretan eta estudioan erretratatuak, fondo beltzarekin eta bitxigintzarako erabiltzen den argiztapen berdintsuarekin, objektu eder bihurtzen dira. Laguntzen dituzten testuek eta zifra zehatzek are beldurgarriagoak egiten dituzte. Pertsonen kontrako minen ezaugarrietako bat disimulatu egiten direla da, biktima potentzialek antzeman ez ditzaten. Eragiten eta gogorarazten dutenaren kontra erakutsi eta estetizatzerakoan, argazkilariak arma horien ohiko irakurketa guztiak urratzen ditu. Objektuekin alderatuta 1:1 eskalako irudiak izanik, haiei zentzua eman diena beren testuingururatzea dela baieztatzeko modua. Dokumentala eta kontzeptuala denaren arteko aliantza horren bitartez, jarrera hartze erradikal horrek minen biktimen klixeetatik urruntzen gaitu. Eta horren ondorioz, salaketa are eraginkorragoa da.

 

Frantzian jaio zen 1980. urtean. Bere lana giza eskubideetan oinarritzen da eta argazkilariak beste profesional batzuekin duen harreman bereziaren emaitza da: pertsonen kontrako minen desaktibaketan adituak (Antipersonnel), gizarte-langileak, abokatuak eta juristak (Esclavage Domestique) edo forentseak (Fragile). Banaka nazioartean erakutsi du eta bere lana Lausanneko Musée de l´Elysée, Fond National d´Art Contemporain (FNAC) eta Pariseko Maison Européenne de la Photographie-an ikus daiteke. 2010ean Young Photographer ICO Infinity Award saria jaso zuen.

 

Dallaporta_14_02 Dallaporta_14_03 Dallaporta_14_04