Steven Siewert
Siewert_14_01

Orain dela gutxi beisbolak eta futbolak aurrea hartu badiote ere, sumoa oso kirol ospetsua da oraindik ere Japonian. Are gehiago, kontutan izanik, kirolik zaharrena dela eta erritual sintoistei lotuta dagoela. Dimentsio erritual hori borrokalarien jardunaldiaren antolaketa zorrotzean (ordutegi eta dieta zorrotzekin) eta dohyƍ izeneko borroka-gunean (odolez sekula zikin ezin daitekeen aitzakiarekin emakueentzat debekatua) aurki dezakegu. Ohikoa den moduan arreta kirolarien gehiegizko pisuan eta itxura sendoan jarri beharrean, argazkilariak nahiago izan zuen prestakuntza-eskoletan segimendua egitea. Tonu eta idazketa klasikoarekin egiten du, zuri-beltzean, entseguaren tradizioan eta aldizkariaren ikuspuntuan oinarriturik; fotokazetaritzako gaiak. Espazioaren antolaketan kontzentratzen da, aldi berean gorputzen hauskortasuna azpimarratuz, haien malgutasuna, gaztetasun izugarria eta borrokaren intentsitatea. Logikoki, uneen segida kronologikoki azaltzen du: beroketa, entrenamendua, ikaskuntza eta borroka, fase ezberdinetan. Eguneroko prentsako profesional baten hurbiltze klasikoa; euskarri horren eboluzioa, erritmo desberdin eta sakonagoetarantz, ezagutzen duen profesionala; bere kontura, arnasa luzeko gaietarako astekarien eta hilabetekarien tradizioari berriro ekinez.

 

Sydney-n jaio zen 1964an. Bere karrera Australia eta Asia-Pazifikoko eguneroko bizitzako istorioak dokumentatzera dedikatu du. Urte askotan mundu osoko umeen eta haien kulturarekiko harremanaren inguruko serie bat egin du, rodeo eta salbamenduko junior txapelketak erretratatuz, ume monjeak edo boxeolariak Tailandian. Bere lana Geo Italy, Marie Claire, Colors Magazine, The Nation edo The Guardian-en argitaratu dute.

 

Siewert_14_02 Siewert_14_03 Siewert_14_04