Alejandro Cartagena
A_Cartagena_14_01

 

Egoera sozialen analisiaren eremuan, lan gutxik berresten dute argazkilariaren ikuspuntua horrenbesteko indarrarekin. Autopistako zubi batean kokaturik –aurrez Monterreyko aldirien eraikuntza eta garapenaren inguruan miatu zuen autoreak–, beren lanetara kamioneten atzeko aldean joaten diren eraikuntzako langileen egoera erregistratzen du. Batzuetan aldi baterako lanak izaten dira, baina ezegonkorrak, kasu guztietan. Goitik behera hartutako bistek, guztia plano bakarrean jasotzen duten bista horiek, normalean ikusi ezin duguna ere –edo ikusi nahi ez duguna– agerian uzten dute. Espazio publiko eta pribatuen arteko bereizketa eztandarazten duen ezegonkortasun-egoera. Hizkera goraturik gabeko eszenaratze hori da, zalantzarik gabe, argazki analitiko baten erabilera dokumental erradikalena.

 

Dominikar Errepublikan jaio zen 1977. urtean, eta 1990ean Mexikora joan eta bertan ikasi zituen Ikusmen-arteak. Orduz geroztik, bere proiektuetan, hiria, kultura eta gizartearekin lotutako gaiak miatu ditu. Nazioarteko sari ugari jaso ditu, hala nola, FOAM Talent edo Photolucida Fundazioaren Book Award. Bere lanak Mexikon, Txinan, Estatu Batuetan, Italian, Erresuma Batuan, Kanadan eta Guatemalan, erakutsi ditu, eta besteak beste, Wallpaper, Monocle, Financial Times, The New Yorker, PDN, The New York Times eta American Photography-n argitaratu dira. Bere lana bilduma publiko eta pribatuetan dago.

 

A_Cartagena_14_02 A_Cartagena_14_03 A_Cartagena_14_04