Hong Menea
H_Menea_14_01

 

Phnom Penh-en milioi bat motor daude, gutxienez. Gehien erabiltzen den garraioa da eta bikotea hiru seme-alabekin motorrean ikustea ez da arraroa. Pilatutako altzariak, arropa-fardoak, plastiko urdineko tutu luzeak, arroz-zama pisutsuak eta gas-bonbonak garraiatzeko ere erabili ohi dira. Sarri galdetzen diogu gure buruari –eta hau ere enigma da– ibilgailu xume horiek nola eraman dezaketen horrenbeste pisu. Hainbat hilabetetan balkoi batean kokaturik eta goitik beherako ikuspuntutik beti, prentsa-argazkilari gazteak, bizitzaz eta umorez beteta dagoen Kanbodiako hiriburuaren erretratua proposatzen du. Bi gurpilen gaineko unibertsoa, mugimendu iraunkorrean dagoena, eta ezusteko eta egoera sinesgaitzez beteta gure begien aurrean igarotzen dena.

 

Phnom Pneh-en (Kanbodia) jaio zen 1990. urtean, eta bertan bizi eta egiten du lan. 2011z geroztik, argazkilari dihardu The Phnom Pneh Post Kanbodiako egunkarian. Kanbodiako Kultur Egoitza Frantseseko Studio Image-en (bertan erakutsi du Passing Time lana) eta Thailandiako Build Bright University-n trebatu zen.

 

H_Menea_14_02 H_Menea_14_03H_Menea_14_04