Amit Sha’al

Altneuland

16_amit-shaal

Serie honek Israelgo nazioaren sortzaileetako bat izan zen Theodor Herzl-ek 1902. urtean idatzi zuen liburutik hartu du izena. Altneuland –Lur zahar-berria– liburuan, etorkizuneko estatu judua nazio moderno, demokratiko eta oparo baten utopia gisa aurkezten da. Ehundik gora urte geroago, Amit Sha´al-ek Israelgo narratiba deskribatzeko ahalegina egin du, denboran eta espazioan zehar bidaiatuz. Horretarako, 1926. eta 1979. urteen artean ateratako argazkiak eskuratu zituen, herrialdea zeharkatu zuen argazkiak atera ziren lekuak lokalizatzeko, eta handik, berriz atera zituen argazkiak, gaur egungo testuinguru berrian.

Sha’al-en irudietan, zuri-beltzeko irudien bazterrak amaitzen diren lekuan, errealitateak koloretan izaten jarraitzen du. Badirudi argazkian agertzen direnak 2010era lekualdatu dituztela. Urte hartan egin zuen seriea, eta irudi bakoitzak hiru aldi ditu gutxienez: argazki zaharrena, oraina koloretan adierazita eta argazki bakoitzaren artean igarotakoa. Azkeneko hori, ikusezina –eta beraz, askoz iradokitzaileagoa- gehiago da dimentsio mental eta emozionala, eta bi aldi horien artean gertatu diren aldaketa dramatikoen inguruan eduki daitekeen ezagutzarekin osatzen da.

 

Kibbutz Kefar Ruppinen jaio zen 1974an, Tel Aviven bizi eta egiten du lan. Argazkilari izateaz gainera, Israelgo Calcalist finantza-egunkarian egiten du lan, epe motz eta luzeko proiektu pertsonalekin. Bere argazkiak Israelgo eta beste herrialde batzuetako komunikabide garrantzitsuetan argitaratu dira, eta hainbat sari jaso ditu, hala nola, 2011ko World Press Photo saria. Bakarka erakutsi ditu lanak Israelen eta Irlandan, eta munduko erakusketa kolektibo eta jaialdi askotan ere hartu du parte.

 

Shaal_16_02 Shaal_16_01 Shaal_16_04