Anna Katharina Scheidegger

Wrapped Coldness

16_anna-katharina

 

Alpeetako glaziarrak beren masaren %1 inguru galtzen ari dira urtez urte. Prozesu atzeraezin hori azkartuko ez dela pentsatuta ere, glaziar guzti horiek mende amaierarako desagertu egingo direla kalkulatzen da. Atzerakada azkar horri aurre egiteko,Suitza erdikaldeko glaziarretako asko olana erraldoiekin eta kontu handiz estaltzen dituzte, udaro urtzen den izotz-masa murrizteko ahaleginean.

Naturan gertatzen diren giza esku-hartze desesperatu horiek  paisaia zauritua estaltzen duten tiritak dira. Erabilera-asmoetatik urruti, land art estiloko instalazioak dirudite, eta Christoren lana eta haren bildutako eraikin ospetsuak ekartzen dizkigute gogora. Irudi ederrak dira, enkoadraketa delikatu, konposizio orekatu eta estilo dokumental dotoredunak, eta irudi horiek duten etorkizuneko tragediarekin gogor kontrastatzen dute. Eta ezin dugu ahaztu serie guztia inguratzen duen argia, izotz-puska inermeak, hiltzeraino eta gupidarik gabe, laztantzen dituen argi ia itsugarria.

 

Suitzan jaio zen 1976. urtean, eta Pariseko l´Ecole Nationale Supérieur des Arts Décoratifs-en ikasi zuen. Bere lanen artean argazkiak , bideoak eta zinea sartzen dira eta Korea, Kanbodia, Kanada, Siria eta Brasilen erakutsi izan ditu, baita Grand Palais, Jeu de Paume, Interfilm Berlin edo Les Rencontres d´Arles-en ere. Bere argazkiak, besteak beste, Pariseko National Fund of Contemporary Arts-en eta Maison Européenne de la Photographie-ko bildumetan ikus daitezke, eta erresidentziak egin ditu hainbat kontinentetan. Annaren lanek arkitektura, boterea, gizartea, memoria eta etorkizunaren arteko harremanaren inguruko hausnarketa egiten dute.

 

Katharina_16_01 Katharina_16_04 Katharina_16_03