Bohnchang Koo

Soap

chang_16_installation

 

Lan honen logikak gutxi gehiago da deritzonari erantzuten dio: osagarria den guztia alde batera uztea, detaileetan soilik fijatzea eta begirada erabilitako xaboiak bezalako gauza hutsaletan jartzea. Estetika garbia erabiliz, hutsune eta isiltasunerako joerarekin, Bohnchang Koo-k, xaboiei, haien berezitasun eta esentzia umil eta aldakorraren ospakizun gisa ateratzen die argazkia. Gure eskuek, gure gorputzak, zikinkeriak berak eta urak arrastoa uzten dute xaboietan; denboraren arrastoak dira, irudi fin hauetan jasotzen direnak. Eta horrela, minimoaren poetika deitu diezaiokeguna erabiliz, Bohnchang Koo-k xaboi horiek hitz egin diezaguten lortzen du, eta, haien xumetasunetik, denbora pasa egiten dela xuxurlatu eta gogorarazten digute, guztiak duela eraldatzeko eta desagertzeko joera.

 

Seulen jaio zen 1953an, eta bertan bizi eta egiten du lan. Enpresa Administrazioa ikasi zuen Korean, eta Argazkilaritza Alemanian. Bakarka erakutsi ditu bere lanak berrogeitik gora alditan eta bilduma publiko askotan hartu du parte, hala nola, San Franciscoko Museum of Modern Art-en edo Koreako Arte Garaikideko Museo Nazionalean. Hego Koreako Daegu Photo Biennale-ko zuzendari artistikoa izan zen, 2013an Pariseko Photoquai-ko komisario kolaboratzaileetako bat, eta Les Rencontres d´Arles-eko 2014ko Discovery Award-eko aukeratzailea ere bai. Gaur egun irakaslea da Koreako Kyungil Unibertsitatean.

 

Koo_16_02 Koo_16_03 Koo_16_01