Carlos Ayesta & Guillaume Bression

Nature

16_carlos-ayesta

 

Henning Mankell idazle suediarrak Quicksand hil osteko eleberria minbiziak jota idatzi zuen. Hurrengo belaunaldiei utziko diegun ondarearekin oso arduratuta, hondakin nuklearrek eragiten zioten kezka adierazten zuen. Erradiazioa desagertzeko 100.000 urte behar direla kalkulatzen da. Zenbat irauten du betikotasunak?, galdetzen zion orduan bere buruari Mankell-ek.

Fukushimako tsunamia eta ondorengo hondamendi nuklearra gertatu eta handik urte batzuetara, natura, egun batetik bestera hustu eta gaur egun hutsik dagoen hiriaz jabetzen ari da. Etxeak, kaleak, kotxeak edo errepideak landare igokari eta sastraken biktimak dira, jatorrizko funtzioak kentzen dizkien natura gupidagabearen biktimak. Paisaia kutsatu berri bat sortzen da, eta giza bizitza zein hauskor eta ahula den gogorarazten digu.

Ayesta-k eta Bression-ek zentralaren inguruko inorena ez den lurra deitu zaiona bisitatu izan dute, eta indar bisual handiko eta salaketarako hainbat serie sortu dituzte, galdera ugari eraginez: Zer gertatuko da beren etxea utzi behar izan dutenekin? Nola bizi daiteke erradioaktibitatea bezalako mehatxu ikusezin batekin?Zein mundu utziko diegu gure seme-alabei?

 

Carlos Ayestak (Caracas, 1985) arkitekturan espezializatutako argazkilari moduan egiten du lan. Guillaume Bression (Paris, 1980) 2008an hasi zen argazkilaritzan eta Ayesta eta Audrey Boehly-rekin batera osatzen duen kolektiboa sortu zuen. Fukushima, No Go Zone seriea Fotofever eta Voies Off de Arlés jaialdietan erakutsi izan da, Britania Handiko Enviromental Photographer of the Year-erako aukeratu zuten eta finalista izan zen Roger Pic Award-en. 2016ko ekainean bere lanaren atzera begirako erakusketa egin zen Tokioko Chanel Nexus Hall galerian.

 

Ayesta_16_01 Ayesta_16_03 Ayesta_16_04