Chino Otsuka

Imagine Finding Me

16_chino-otsuka

 

Nostalgiaz beteriko lan honekin, Chino Otsuka-k memoria, nortasuna, denbora eta argazkiaren arteko erlazioa miatzen du, bere haurtzaroko argazki zaharretan murgilduz. Prozesu digitalak trebetasun handiz erabiltzen ditu –denboraren makina bihurtzen direla dirudi- eta horri esker, alde batetik, bere jatorrira bidaiatu eta bere historian turista da, eta bestetik, bere iragana, bere haurtzaroa berrikusten du. Errealismo handiko argazki bikoitz zoragarriak sortzen ditu, erabat sinesgarriak, eta aldi berean, giro arraroa eta kezkagarria sorrarazten dute, zerbait fantasmagorikoa. Badirudi, gainera, Otsukak, garai hartan zen neskatoari lagundu nahi diola, hemen nago esan nahi diola. Emozioa irten egiten da elkar aurkitze hunkigarri hori ikusten dugunean, artista, irudi bakar batean, une hori gauzatzeko gai denean.

 

Tokion jaio zen 1972an, Londresen hazi zen eta bertan bizi eta egiten du lan. Erakusketak egin ditu 15 herrialde baino gehiagotan, eta nabarmentzekoa da Amsterdam-eko Huis Marseille Museum of Photography-n bakarka egin zuen erakusketa. Bere lana bilduma askotan dago, hala nola, Los Angeleseko County Museum of Art-en edo Tokyo Metropolitan Museum of Photography-n. Eleberri autobiografiko bat idatzi zuen 15 urterekin eta Japonian argitaratutako beste hiru libururen egilea ere bada.

 

Otsuka_16_01
Otsuka_16_03
Otsuka_16_04