Daesung Lee

Futuristic Archaeology

16_daesung-lee

 

Lan txalotu hau egiteko inspirazioa museo batera egindako bisitatik etorri zitzaion autoreari. Museo hura hartzen zuen herrialdearen ekintza kolonialaren ondorioz desagertuta dauden gizarte eta kulturen iraganari buruzko objektuen bilduma handi bat ikusi zuen bertan. Historiaren paradoxak. Autoreak argazkilaritza erabiltzen du, nomada mongolei ere gauza bera gerta dakiekeela salatzeko. Haien biziraupena beren lur zabalen menpe dago, eta gaur egun desertifikazioak larriki mehatxatzen ditu lur horiek.

Daesung Lee-k, museoen eredu didaktikoari jarraituz, diorama handiak eraiki zituen herrialdeko paisaia zabal eta oraindik mardulari atera zizkion irudiekin. Gero, antzinako biztanle nomaden konplizitatearekin, kokaleku berriak bilatu zituen, eraikin horiek horizontean sar zitezen, eta azkenik, mehatxatutako herri horren eguneroko bizitzaren eszenak birsortu zituen. Irudiak ikusterakoan biztanle horien patu zalantzagarria suma daiteke. Beharbada, haien biziraupenaren babesa dioramarantz egindako igarotze horren bitartez lor daiteke, hau da, museorantz egindako igarotzean, museoa memoria-gordailu moduan –baina bizirik gabea- ulertuta, jakina.

 

Busanen jaio zen (Hego Korea) 1975ean, eta Parisen bizi eta egiten du lan. Seulen Argazkilaritzan graduatu eta gero, hasieran merkataritza-argazkilari gisa egin zuen lan. Bere lanak globalizazioak gizakian eta naturan duen inpaktua aztertzen du, eta 2010az geroztik, ikuspegi kontzeptuala garatzen dihardu, argazkilaritzarekin esperimentatu eta bere begirada munduari transmititzeko.CNN, Le Monde, Geo edo The Washington Post bezalako komunikabideetan argitaratu du, eta saritua izan da Sony World Photography Awards-en 2013. eta 2015. urteetan.

 

Daesung_16_02 Daesung_16_04 Daesung_16_03