Eulalia Abaitua

Orain 100 Urte

16_eulalia-abaitua

 

Garai batek betirako markatu zuen Eulalia Abaituaren bizitza: Liverpoolen bizi izan zen garaiak. Bertan bizi izan zen, denboraldi batez, XIX. mende amaieran. Hiri hartan izan zuen lehen hartu-emana argazkilaritzarekin, tresnak erosi eta teknikak ikasi zituen, gero, Bilbora itzuli zenean, aplikatu zituenak.

Historialariek emakumezko lehenengo euskal argazkilaritzat jotzen dute Abaitua. Garai asaldatuak bizi izan zituen, gerrarteak, Bilboko industrializazioa eta landa-eremuko gizartearen ahultzea; aldaketa handiko garaiko lekuko pribilegiatua izan zen. Bilboko burgesia tradizionaleko emakumearen ikuspuntutik, arreta handia jarri zuen bere hirian eta inguruan, hiri zein landa mailan. Erretratua da bere generorik gustukoena, giza elementua ardatza da, beti bere ingurune naturalean eta artifiziorik gabe fotografiatua, libreki, batzuetan harrigarriak diren enkoadraketekin. Horrela atera zizkien argazkiak Arratiako Bailarako bizitzari, BegoƱako auzoari, itsasadarrari eta bere bizitokitik gertu zeuden beste eremu batzuei, argazkilari honen lanaren zatirik handiena bere bizi-eremuaren ingurura mugatzen da-eta. Balio etnografiko eta historiko handia izateaz gainera, bere ondarea aldaketa eta nahasmen-garai hari buruzko dokumentu bikaina da.

 

Bilbon jaio zen 1853an. Katalunian ikasi zuen eta 1972an ontzi-jabe euskaldun batekin ezkondu zen. II. Karlistaldiaren ondorioz senar-emazteak Ingalaterrara joan ziren. 1909an, senarra hil eta gero, Bilbora itzuli zen; bere etxeko sotoan laborategi bat jarri eta argazkilaritzari ekin zion. 1943. urtean hil zen 90 urterekin.

 

Abaitua_16_02 Abaitua_16_01 Abaitua_16_03