Irina Werning

Back to the Future

16_irina-werning

 

Bi argazki. Ezkerrekoan jai-giroan dagoen gazte-talde bat Londreseko metroan, 70. hamarkada erdialdean; eskumakoan enkoadraketa bera, metro-bagoi bera, baita janzkera bera ere, baina 2010. urtean. Pose bera duen gazte-taldea soilik aldatu da. Zer ari da gertatzen? Zerk astintzen gaitu? Bat-batean konturatzen gara protagonistak zahartu egin direla. Eszenografien berreraiketa zainduak eta pertsonaien karakterizazio bikainak ere atentzioa ematen dute, baina gehien hunkitzen duena, hain zuzen ere, ikus ezin daitekeena da, 25 urtetako elipsi hori, serieari izena ematen dion etorkizunera itzulera, Irina Werning-ek, kolpera, bi planotan aurkezten diguna.

Proiektu hau eusten duen eta itxuraz xumea den ideiatik, eta Werning-ek herrialde askotan errepikatu duena, kontzeptu interesgarriak ondorioztatzen dira: autoretza partekatua –diptiko bakoitzeko lehenengo irudia ez da Irinarena-, elkarlana –protagonisten inplikazio zuzenarekin- edo analogikoa / digitalaren inguruko hausnarketa sakona, saretik eta sarearentzat sortutako artisau-prozesu bat, liburuan ere gauzatu dena.

 

Buenos Airesen jaioa, Ekonomian lizentziaduna da eta masterra dauka Historian. Hainbat urtetan Asia eta Ekialde Hurbiletik bidaiatu eta gero, Londresera joan zen eta Fotoperiodismoan maisutza egin zuen bertan. Buenos Airesera itzuli zenetik epe luzeko proiektu pertsonaletara dedikatzen da. Ian Parry-ren beka jaso zuen 2006an, eta Magnum Agentziaren Burn beka 2011n. 2007an Joop Swart Masterclass-erako aukeratu zuten eta 2012an, Sony World Photography Awards-eko sari bat jaso zuen. Bere argazkientzat eszenografiak eraikitzea izugarri gustatzen zaio, eta burdindegiak biziki atsegin ditu.
Werning_16_02

Werning_16_01 Werning_16_03