Jérémie Nassif

Académie Équestre de Versailles

16_jeremie-nassif
 
Claude Chabrol edo Michael Haneke bezalako zuzendari ospetsuekin zinean argazki finkoa egiten lan egin duen argazkilari batek denbora eta mugimenduarekiko interesa izatea ez da arraroa. Baina, nola adierazi mugimendu hori irudi finko baten bitartez? Nassif-ek estilo propio bereziarekin, ia piktorikoa, egiten du hori, eta urteak daramatza biluzietan, erretratuetan, dantzan edo zaldi-giroan aplikatzen, efikazia estetiko handiarekin. Académie Equestre Versailles Muybridge famatuari eta haren izaera zientifikodun argazki sekuentzial ospetsuei egindako omenaldi gisa har daiteke, baina Nassif beste bide batetik doa. Berak dioen moduan, irudian denbora hedatzeko, segundo-frakzio batetik haratago doan errealitate bat islatzeko borondate argia dago. José Alvarezek Nassif-en lanari buruz hitz egiterakoan esaten duen bezala, Cartier-Bresson-ek maitatzen duen une erabakigarria ez da kasu honetarako egokia; autorearentzat garrantzitsuagoa da ekintza labur bateko une adierazgarria, kontzentratutako eta ekintzak erabat iradokitako egia.

 

Boulogne-Billancourten jaio zen (Frantzia) 1971. urtean. Parisen bizi eta egiten du lan. 1991n Pariseko Unibertsitatean Zinea ikasi eta gero, argazki finkoak egiten hasi zen Claude Chabrol, Michael Haneke eta Bertrand Tavernier zuzendarien pelikuletan. 2002an bere lehen film laburra zuzendu zuen eta hainbat fotomuntaketa erakutsi zituen Boulognen. Lan hori bideo bihurtu eta Pariseko zine porno batean proiektatu zuten. Artista honen lana Biarritzen egon zen ikusgai 2010ean, Maison Européene de la Photographie-n 2012an, eta orain dela gutxi Pariseko Sit Down galerian.

 

Nassif_16_01 Nassif_16_03 Nassif_16_04