Ken Kitano

Our Face

16_ken-kitano

Argazkilari bikaina izateaz gainera, Ken Kitano humanista handia ere bada. Bere lanaren ardatza gizakia da eta lan horren atzean dagoen muina gizakiak bere osotasunean bizitzeko duen eskubidearen defentsa. Kitanok munduan zehar bidaiatzen du eta era guztietako pertsonetan jartzen du arreta, haien klase sozialari jaramonik egin gabe. Beren erlijioa, etnia, kultura, lanbidea edo adinaren arabera taldeetan sailkatzen ditu eta argazkiak ateratzen dizkie. Gero, gela ilunean, eta artisau-prozedura baten bidez, erretratu horiek inprimatze bakarrean konbinatzen ditu, eta existitzen ez den baina, ustez, pertsona guzti horien alde komuna erakusten digun norbanako baten irudia sortzen du. Ikono kolektibo bat da, izaki berezien pilaketa, orain bata bestearengatik bereizezina dena. Kitanok bikain ulertu eta aplikatzen du argazkiaren dimentsio esentziala, idazketa automatikoa den neurrian ez duelako inor baztertzen eta pertsona oro gonbidatzen dituelako bertan sartzera.

 

Tokion jaio zen 1968an, eta bertan bizi eta egiten du lan. Matematika Ingeniaritzan graduatu zen Txinako Nihon Unibertsitatean. Bere lanaren adierazgarriak dira erakusketa luzeak edo irudiak gainjartzea epe luzeko proiektuetan. Kitanok Paris, Hong Kong, Santa Monica, Berlin eta Kansasen egin ditu erakusketak eta bere lana San Francisco Museum of Modern Art, Tokioko National Museum of Modern Art eta Austriako Thyssen-Bornemiszako bildumetan ikus daiteke. 2013an Kassel Photo Book Award saria jaso zuen.

Kitano_16_01 Kitano_16_02 Kitano_16_04