Manabu Yamanaka

Gyahtei

16_manabu-yamanaka

 

Egunero jasotzen ditugu neska gazte ia biluzien milaka irudi, baina ia ezinezkoa da emakume zahar bat biluzik ikustea. Irudi hauek zuzenean sartuko lirateke irudi nazkagarri, izugarri eta, beraz, tabuen kategorian. Ezer ezkutatu gabe eta neurri errealean, Manabu Yamanakak garbitasun osoz fotografiatzen du denboraren arrastoa 89 eta 102 urte arteko emakume-talde baten gorputzetan. Horrez gainera, giza gorputza beste bizitzarako pasabidean desegin aurretik erakusten digu. Yamanaka budista da.

Irudi hauek kolpatu egiten gaituzte eta gaitzespena eragin, zahartzeko, sufritzeko eta hiltzeko dugun beldurra berpizten digutelako. Gure izaera iragankorra agerian uzten dute. Eta hala ere, hauskortasun eta ahultasunaren irudikapen erradikal hau gizakiak duen enpatia-gaitasun harrigarria esnatzeko gai da.

 

1959an jaio zen Hyokon, Japonia, eta Tokion bizi eta egiten du lan. 1989az geroztik banakako zein taldeko erakusketa askotan hartu du parte nazioartean, hala nola, Sidneyko Museum of Contemporary Art-en eta Vienako Kuntshalle-n. 2000. urtean bere Gyahtei lanaren inguruko dokumentala egin zen, eta urte berean, Alemaniako Leverkuseneko Morsbroich Museoak bere lanaren zati bat erosi zuen. Budista gisa, artista honen begiradak, edertasunaren begi bistakoa ez den aldea jasotzen du, eta gaiak Zen-aren printzipioen arabera aukeratzen ditu.

 

Manabu_16_01 Manabu_16_03 Manabu_16_04