Mark Formanek

Standard Time

Formanek_16_01

Denbora kontrolatzeak obsesionatu egiten gaitu. Hala ere, gizakiok lortu dugun gauza bakarra denbora neurtzeko doitasun progresiboa izan da. Lehenengo eguzki- eta hare-sistemak izan ziren, ondoren etorri zen erloju atomikoa –eguna ordu, minutu eta segundotan banatzen zituena- eta oraingo erloju atomikoak ordu zehatza ematen du nazioarteko sinkronizazio-sistemaren bitartez, Standard Time izenekoa. Eta horrela gidatzen dira gure bizitzak, egunsentitik ilunabarrera arte gizakiaren asmakizun horren menpe.

Performance zoragarri honek, bikain dokumentatua eta bideoan jasoa, eskuz egindako erloju bat erakusten digu, 70 langilek etengabe aldatzen duten erlojua. Ordu erreala, minutuz minutu eta zehaztasun handiarekin, eskaintzen duen erloju digitala eraikitzen dute. 24 ordutan 1.611 aldaketa behar izan zituen lana izan zen. Hala ere, alferreko ahalegin hori –helburu bakarra denbora xahutzea da nola igarotzen den erakusteko- handiegia da gizakiarentzat. Burugogorkeria eta erantzukizuna izan arren, badirudi langileak behin eta berriz porrot egiteko zorian daudela, denbora estandarizatuaren erritmoaren menpe egoteak zer zailtasun dakartzan adieraziz.

 

Pinnebergen jaio zen, Hanburgotik gertu, 1967an. Berlinen bizi eta egiten du lan. Münsterreko Art Academyn ikasi zuen, urte batzuk geroago irakasle gonbidatua izan zen bertan, eta baita Londresko Chelsea Collegen ere. Formanek nahiko artista kontzeptual ezaguna da; banaka erakutsi ditu lanak Alemanian eta taldean Mumbaiko Kochi-Muziris, Montevideo eta Curitibako Bienaletan, eta baita Rio de Janeiro, Berlin, Münster, Quito, Caracas, Sao Paulo, Tel Aviv, Kassel, New York eta Santiago de Compostelan ere. Bere lana Mönchengladbach-eko Abteiberg Museoko bilduman ere badago.

 

Formanek_16_02 Formanek_16_04 Formanek_16_03