Michael Wesely

Potsdamer Platz

wesely_16_installation

 

Michael Weselyk esposizio luzeak miatu ditu argazkilari hasi zenetik, 80. hamarkada amaieratik. Denbora luzeak erabiltzen hasi zen hamar minutuko esposizioetan hartutako argazki indibidualetan, non erretratatuak une oro erabakitzen zuen nola irten behar zuen argazkian. Geroago hasi zen hiri-paisaia zabalei argazkiak ateratzen, Potsdamer Platz, adibidez.

 

Potsdamer Platz berreraikitzeko lur, hormigoi eta kristal tona ugari behar izateaz gain, XXI. mende hasierako mundu kapitalistaren hiri-aurpegi berriari buruzko itxaropen handia ere sorrarazi zuen. Konplexutasun eta garrantzizko testuinguru hartan Weselyk lortutako emaitza harrigarria da. Serie honetan, egileak, egiazkoa baino ametsezkoa den bateratze bat adierazteko modu zehatza aurkitu du; geruzetan erakusten du, espazioan eta denboran luze erakutsiz, barnean zatituta eta hautsita –argazkira eramandako plano kubista batean bezala-, eta orainaren fantasmagoria izugarriarekin desafio egiten digu. Potsdamer Platzen argazkietan batasun orbangabearen ideia –irudien sormenaren azpian dagoena– biderazina da argi eta garbi. Aitzitik, argazkiek geruza ugari eta baterazinez egindako hiri-paisaia erakusten digute.

(Guilherme Wisnik)

 

Munichen jaio zen 1963an, eta Berlinen bizi eta egiten du lan. Wesely oso esposizio luzeekin egindako hiri, paisaia eta loreen argazkiek egin dute ezagun, eta errekorra dauka hiru urteko “kaptura” edo harrapaketa batekin. Banaka erakutsi du New Yorkeko MOMA museoan eta taldean Europa, Amerika eta Asiako galeria eta instituzioetan. Sari ugari ere jaso ditu, hala nola, DAAD Alemaniako Akademia-trukeko Zerbitzuarena.

 

Wesely_03 Wesely_05 Wesely_04