Ori Gersht

Blow Up

ori_16_installation

 

Eztanda. Erabateko tentsio-unea. Zoritxarreko unea. Zarrastada. Eta, aldi berean, suntsipenaren edertasuna edo suntsipena baliabide sortzaile gisa. Ori Gershtek natura hilak birsortzen ditu, Henri Fantin-Latour XIX. mendeko margolari frantsearen natura hiletan inspiratutako lore-lan politak; izoztu egiten ditu nitrogeno likidoarekin eta ezkutuko gai-leherkor txikiekin lehertzen ditu. Hainbat kamerak guztia erregistratzen dute abiadura handian, leherketaren lehenengo uneetatik hondamendiaren ondorioen sedimentazioraino. Emaitza bisuala ederra eta beldurgarria da, erakarpen eta gaitzespen sentimendu bikoitza eragiten duten argazki hipnotikoak. Gershtek itxuraz arrazoirik gabe eta bortizki erasotutako edertasuna zehaztasun osoz erakusten digu, edertasun horren izaera iragankor eta ahula gogoraraziz.

 

Tel Aviven jaio zen 1967an, 1988an Londresera joan zen, eta bertan bizi eta egiten du lan. Argazkilaritza ikasi zuen Londreseko Royal College of Art-en eta 2006an irakasle izan zen Kent-eko University for the Creative Art-en. Banaka zein taldeka egin ditu erakusketak Europan, Estatu Batuetan, Israelen eta Asian, eta bere lana Londreseko Tate Gallery, Victoria & Albert Museum, Deutsche Bank eta Philadelphia Museum of Art-eko bildumetan dago. Lau liburu argitaratu ditu eta beka eta sari garrantzitsuak lortu, hala nola, Tel Aviveko Nata Dushnitsky-Kaplan Foundation Prize deritzona. Argazkilaritzako irakaslea da Ingalaterrako University for the Creative Arts-en.

 

Ori_16_01 Ori_16_03 Ori_16_04