Paperezko erlojuak
paprezko__16_installation

 

Marrazki-sorta hau oroimenaren galerari buruzko tailer bateko adinekoek egin zuten. Dementziaren eta Alzheimerraren azterketek gaixotasunaren lehenengo sintometan normalean desagertu ohi den lehenengo gauza denboraren nozioa dela ziurtatzen dute. Oroimenik gabeko pertsona denboran kokatu gabeko pertsona da, non eta zein nozioak galdu baino lehen. Ahanztura sekulako graduazio eta garrantzi-mailari jarraiki iristen den bajen borroka da. Eta bere lehenengo atzaparkadak orduak, hilabeteak, egunak igarotzen direnean mugitzen gareneko dimentsioa neurtzeko gaitasunari eragiten dio. Borroka horretan erortzen den lehenengo soldadua: denbora. Erretzen den lehenengo bonbilla.

 

Kokapenik gabeko eguerdia, ordu bataren aspertu arteko errepikapena, ordu bata, ordu bata, ordu bata, ordu bata, ordu bata. Izoztutako ordua, ez dakigu noiz. Erloju anemikoa, gose den erlojua, erloju aseptikoa. Pilulen ordua, injekzioen ordua, akiduraren ordua. Goazen lotara,… baina jada lo egin ez dugu bada,… goazen berriro gosaltzera… gosaldu dezagun beti. Esferatik trilobitea bailitzan irtenez orduak adierazten dituen erlojua, zenbakiak dantza helikoidal ordenatuan, jada orbitatik irtenda; zer ote dago jabearen buruan? Atzerapenik gabeko erlojua, bostetatik bederatzietara jauzi egiten duena, arratsari hozka egiten dion erlojua. Esfera daliarra, bere poloetan zanpatutako esfera, esfera dardartia, esferarik gabeko esfera.

 

Euskal elizetako kanpandorreetan kondairak iaio eta argi egiten du otoitz herriko erlojurik garaienaren ondoan: “Danak jo, azkenak hil”. Ordu guztiek zauritzen dute, azkenak , berriz, hiltzen.

Amaierako esferak ordua segaz markatzen du.

(Oskar Alegria Suescun)

 

*Punto de Vista Nafarroako Zinema Dokumentaleko Nazioarteko Jaialdiak utzitako irudiak

 

Erloju_16_02 Erloju_16_05 Erloju_16_01