Rachel Sussman

The Oldest Living Things in the World

sussman_16_installation

 

Gauza berriak, eta beraz, gauza iragankorrak, goraipatzen dituen azkartasunaren kulturan murgilduta gauden garai honetan, Rachel Sussmanek ia betierekoa dena begiratzeko plazerra eskaintzen digu. Azkeneko hamarkadan, jakin-min handi batek eta esploratzaile klasikoen kemenak bultzaturik, artista honek biologoekin ikertu eta egin du lan, eta zazpi kontinenteetatik bidaiatu du 2.000 urtetik gorako organismo bizidunei argazkiak ateratzeko. Sussmanek zero urtearen aurrean jartzen du begirada, eta handik fotografiatzen du iragana etorkizunean. Denboran eta espazioan zehar egindako bidaia epiko horren emaitza bilduma bisual paregabe eta zoragarria da, Estatu Batuetan gertakari editorial garrantzitsu bihurtu dena.

Likenak, onddoak, bakterioak, zuhaizkak…diziplina anitzeko lan honetan dokumentatutako 30 espezietik gora; denboraren izaeraren inguruan hausnarketa egin eta gizakia ikuspuntu honetan, denbora-kate honetan kokatzera gonbidatzen gaituen lana da. Eta orduan ondorengo galdera egin dezakegu: gizakia harro ager al daiteke 5.000 urteko zuhaitz baten aurrean?

 

Estatu Batuetan jaio zen 1975ean eta Brooklyn-en bizi eta egiten du lan. Guggenheim eta The New York Film Academy-ren bekak lortu ditu, eta hitzaldi garrantzitsuetan hartu du parte, TED hitzaldietan adibidez. Erakusketak egin ditu MoCP, Lianzhou Photo Festival, Berlin Botanical Museum eta George Eastman House-n eta bilduma publiko eta pribatuetan daude bere lanak. BBC, The Guardian, New York Times eta Wall Street bezalako komunikabideek argitaratu dute artista honen obra.

 

Sussman_16_02 Sussman_16_03 Sussman_16_01