2021 Elkarbanatu
  • Gaia eta komisario

    Elkarbanatu

    Garraiobideen eta komunikazio-teknologien garapen globalak mundu erabat interkonektatua eta interdependentea eratu du. Pertsonen, komunitateen eta botere publiko eta pribatuen arteko elkarrekintza azkarragoa eta iraunkorragoa duen nazioarteko agertokia. Informazioaren eskuragarritasunak eta migrazio-fluxu handiek planeta-kontzientzia moduko bat sortu dute, batetik, kulturak hurbilduz edo harreman eta helburu komun berriak ezarriz, eta, bestetik, gero eta handiagoak diren desberdintasun ekonomikoak, aurreiritzi ideologikoak eta politika erreakzionarioak agerian utziz.

    Eszenatoki berri honetan, teknologia-, gizarte-, kultura- eta ingurumen-fenomeno batzuk elkarbanatzearen nozio tradizionala eguneratzen ari dira. Eskuzabaltasunean eta integrazioan oinarritutako elkartasunaren ideia komunitateen arteko hierarkiak ezartzen ditu. Bide horizontalak eta errespetuzkoak, bizikidetzan oinarritutakoak eta desberdintasuna ospatzen dutenak aldarrikatzen dituzten mugimenduek elkartasunaren ideia hau aldatzen ari dira. Bizi ari garen larrialdi klimatiko globalean, planetako baliabide natural mugatuek nazioz gaindiko erantzunkidetasunerako eta biziraupenerako borondatea eskatzen dute. Egoera konplexu horretan, Interneteko informazioaren liberalizazioak polarizazioa sustatu du, eztabaida publikoen arreta adierazpen-askatasunaren eta zaintza-kapitalismoaren mugetan jarriz. Ondasunen metaketa indibidualak eta pandemia globalaren testuinguruan desderdinarekiko beldurrak zuzentzen duten mundu honetan, partekatzeko eskubideak, beharrak eta erantzukizunak berebiziko garrantzia hartzen dute.

    Getxophoto Nazioarteko Irudi Jaialdiak, bere 15. edizioan, elkarbanatzearen ideiak barneratzen dituen adiera berri horiek aztertzea proposatzen du –instalazio ez-konbentzionalen bidez eta Jaialdiko espazio fisikoan zein digitalean–.

    Jon Uriarte

    Hondarribian jaio zen 1980an. Argazkilaritza ikasi zuen Bartzelonan eta Nueva Yorkeko ICP-n. PhotoEspaña eta Madrilgo Europear Unibertsitatearen master bat gauzatu zuen Proiektu eta teoria artistikoetan. Bere lana zentro eta galeria ugaritan egon da ikusgai, bakarkako eta talde erakusketetan, Madrilen, Donostian, Nueva Yorken, Berlin edo Bartzelonan esaterako. Widephoto plataforma independientearen fundatzailea izan zen, eta hiru urtez Foto Colectaniaren DONE kontzeptualizatu eta koordinatu zuen. Egun Londresen bizi da, non The Photographers’ Galleryn komisario digital moduan lanean hasi den.

  • Artistak 2021
  • Online
  • Itxialdia vol.8

    Gure hitzordu gogokoenetariko bat bueltan izan dugu berriz ere: must go bat, dudarik gabe. Irudigintza garaikidearekin lotutako gaiak berraztertu eta eztabaidatzeko espazio honetan, Penelope Umbrico –artista estatubatuarra–, Daniel Mayrit –artista madrildarra–, Duncan Forbes –Londresko V&A Museumeko argazkigintza zuzendaria–, Mirjam Kooimanen –Amsterdamgo FOAMeko komisarioa–, Jon Uriarte –Londreseko The Photographer’s Galleryko komisario digitala– edo Roc Herms –artista katalana–gisako pertsona ezagunek parte hartu dute. Hitzaldiak eta hizketaldiak goiz osoan, giro atseginean eta ihesbiderik gabeko tokian, ez hizlari ez parte-hartzaileentzat.

    Programa

    9:30 Aurkezpena eta ongi etorria
    10:00 Elkarrizketa: Penelope Umbrico eta Duncan Forbes (eng)
    11:20 Elkarrizketa: Roc Herms eta Jon Uriarte (cast)
    12:30 Atsedenaldia eta kafea
    13:00 Elkarrizketa: Daniel Mayrit eta Mirjam Kooiman (eng)

    *Aldibereko itzulpena egongo da

    Duncan Forbes

    Parisen jaio zen 1967an eta Los Angeleseko Getty Research Institutetik heldu da V & Ara. Aurretik Suitzako Fotomuseum Winterthur-eko zuzendaria izan da, eta baita Edinburgoko National Galleries of Scotland-eko argazkilaritzako komisario burua ere. Komisariotza eta argitalpen proiektu berrien artean ondorengo hauek dira aipagarrienak: Provoke: between Protest and Performance: ¡Japanese Photography 1960-1975 (Steidl, 2016); Beastly/Tierisch (Spector Books, 2015); Manifeste! Eine andere Geschichte der Fotografie (Steidl, 2014); eta Edith Tudor-Hart: in the Shadow of Tyranny (Hatje Cantz, 2013).

    Mirjam Kooiman

    Mirjam Kooiman (1990, Holanda) Foameko komisarioa da. Helmut Newton: a Retrospective, Magnum Contact Sheets eta Foam Talent 2015 erakusketa ibiltarietan lan egin du, besteak beste. Artearen Historian lizentziatua da eta Museoen Komisariotzan masterra du Amsterdamgo Unibertsitatean. Interes berezia du artearen eta museo-ikasketen ikuspegi postkolonialean. Foam-en egon baino lehen, Amsterdamgo Stedelijk Museumeko argazkigintza bildumako kontserbadorea izan zen.

    Daniel Mayrit

    Madrilen jaioa eta Interneten hazia, Komunikazio Zientzietan lizentziatua da Madrilgo Complutense Unibertsitatean, Westminsterreko Unibertsitatean (Londres) ikasi zuen eta Argazkigintzako masterra du Madrilgo EFTI Eskolan. LENS eskolako argazkigintzako irakaslea eta EFTIko irakasle bisitaria da. Here I Live, MediaCongress ’18ko komisarioa izan da San Petersburgoko Hermitage Museumen, 2018an, eta baita Upload/Download: Photography and the Internetekoa ere PhotoEspañarako. Gaur egun, FIEBRE Photobook Festivaleko zuzendarikidea da, eta argazkilaritzan eta irudiak sortzeko teknologia berrietan oinarritutako komisario-proiektu bati ekin dio.

    Penelope Umbrico

    Penelope Umbrico 1957an jaio zen Filadelfian (AEB). Bere lanean bilatzaileetan eta argazkiak trukatzeko webguneetan aurkitutako irudiez baliatzen da. 1980an Torontoko Ontario College of Art-en graduatu zen eta 1989an masterra lortu zuen New Yorkeko School of Visual Arts-en. Bere lana nazioarteko hainbat museo, jaialdi eta aldizkaritan erakutsi da. Gradu eta master irakaslea da New Yorkeko School of Visual Arts-en.

    Jon Uriarte

    1980an Hondarribian jaioa, argazkigintza ikasi zuen Institut d ‘Estudis Fotogràfics de Catalunyan eta New Yorkeko International Center of Photographyn. Hainbat arte galeriatan egin ditu erakusketak, Widephotoren sortzailea izan zen eta DONEko koordinatzailea 3 urtez. Gaur egun, Londresen bizi da eta The Photographers ‘Galleryko komisario digitala da.

    Roc Herms Pont

    1978an, Gary Thuerkek eta bere laguntzaileak, Carl Gartleyk publizitate helburudun lehenenego mezu elektroniko masiboa bidali zuten, Advanced Research Projects Agency Network (edo Arpanet) delakoaren 393 erabiltzailerengana iritsiz, beranduago SPAM bezala ezagutuko zenaren lehen adibidea bidali zutela jakin gabe. Urte berean, 9.000 kilometro pasatxora, jaio zen Roc Herms. 28 urte geroago, argazkigintzaren bidez nola ikasi ikasiko du, eta Internetekin, bideojokoekin eta giza espeziea jasaten ari den digitalizazio-prozesuarekin duen interesa batuko dio. Erakusketa kolektiboetan erakutsi ditu Joan Fontcubertakbere lanak: From Here On (Centre d ‘Arts Santa Mònica, Bartzelona) eta Fotografía 2.0 (Círculo de Bellas Artes, Madril). Besteak beste, Noorderlicht Photo Festival (Holanda) eta Platine Festival (Alemania) ere erakutsi izan ditu bere lanak.

  • Partaidetza