-
Gaia eta komisario 2014
Borrokak
Iaz amesgaizto ere bihur daitezkeen Ametsen gaia jorratu genuen, adin, nazionalitate eta estetika ezberdinetako argazkilariekin. GETXOPHOTOren edizio hark bat egin zuen 1963ko abuztuaren 28an Martin Luther King-ek Washington-en eman zuen hitzaldi eta bere I have a dream (Amets bat daukat) ospetsuaren berrogeita hamargarren urteurrenarekin.
Berdintasuna lortzeko, diskriminazioa ezabatzeko eta etorkizuneko itxaropen-amets hark gizarte estatubatuarrarentzat, eta justizia eta berdintasun handiagoa nahi duten guztientzat, izan zuen eta izaten jarraitzen duen esanahia badakigu zein den. Berarekin borroka zekarren amets bat zen. Estatubatuarrek civil rights edo eskubide zibilak, giza eskubideen alde borroka egitea. Borroka horrek autonomia edo independentzia, bizi-baldintzen hobekuntza, duintasunaren errespetua, esplotazioaren amaiera edo hezkuntzarako aukera-berdintasuna aldarrikatzen zuten manifestazio itxura hartu zuen mundo osoan. Zerrenda luzea da, mugagabea ez esatearren, gaur atzo bezala, edo agian atzo baino gehiago, edo itxura nazioartekotuagoetan, globalizatuagoetan, munduan berdintasun ezak egoten jarraitzen duelako.
Hogeigarren mendean, argazkigintzak dokumentazio historiko gisa edo gertaera eta ekintzen memoriaren gordetzaile gisa garaitu duen mendean, borroka horien irudikaria osatu zen. Irudiak ez dira dokumentu soilak; sarri protagonisten heroi bihurtzearen bitartez, oinarri duten ideologiak islatzen dituzte. Kezkagarria da irudietan egiaztatzea SESB-ko langile batek eta Mussoliniren Italiako nekazari batek bisualki zein antza duten, edo meatzarien gorputzek edo altzairu-fabrika sobietarreko langileek eta nazismoa hazten ari zen urteetako Alemaniako gazteen muskulaturaren goraipamen nudistak. Argazkiak erregistratu du eta prentsak hedatu batik bat mende oso bat zeharkatzen duen historiografia bisual hori gustia: bi mundu gerra suntsitzaileena, azken soluzioaren esparruena, ondorengo genozidioena, industriaren sektore osoen hondoratzearena, herritarrak hirietan kontzentratzearena eta landaren desertifikazio erlatiboaren mendea.
Munduak ez du hobera egin, baina irudia ekoizteko baldintzak eta moduak aldatu dira. Interneten pixelen zirkulazio azkarrak eta informazioaren trasnmisioaren berehalakotasunak, soinuak eta mugimenduak, eragina izan dute fotokazetaritzaren funtzioan, nahiz eta iturriak, sarri, ezin diren zehaztu , eta haien fidagarritasuna gero eta zalantzazkoagoa den. Baina irudiaren aroan gaude.
Eta testuinguru horretan ekiten diogu borroken gaiari. Alde batetik, lekuan bertako borrokak –askotan beren artean erlazionaturik–, bakea, independentzia, askatasuna, osasungintza, hezkuntza eta bizitzaren aldeko borrokak; eta biolentzia, kutsadura suntsikor ugariak eta irainen aurkakoak. Baina baita hainbat argazkilariren erabakiak ere, borroka baten alde edo borrokan daudenen alde egoteko erabaki, beren etxeetatik eta munduko bazter guztietan. Argazkilarien jatorri geografikoak beti bezain internazionalak dira, eta beren proposamen estetikoak gero eta heterogeneoagoak: argazki dokumental zorrotzetik eszenaratze sinbolikora, zuri-beltzean, bat-bateko argazki edo abileziaz argiztatu eta osatutako koadroen bitartez, testuen baliabideak erabiliz, ezagutzeko moduko gailuekin eta zentzu-ekoizleekin… Horrela, orain, artxiboen erabileratik, irudi sateliteen berreskurapenetik pasatuz, irudi amateureraino dihoazen argazki-jardunaren aurrean gaude.
Gaur egungo egoerak gogoratzen baditugu –sakontasun-asmorik gabe–, engainagarri litzateke borrokaren milaka urteko errealitatea kontuan ez hartzea. Borroka bizirauteko senarekin hasten da, hiltzerainoko borroka eta espezieen arteko iraupena esan nahi duena. Mak Remissak Kanbodiako esaera zahar hau ilustratzen du: «Ura igotzen denean, arrainek inurriak jaten dituzte; ura jaisten denean, inurriek arrainak jaten dituzte», errealitate horretara ederto gerturatuz. Animalien munduaren egoera jakinaraztean eta ondorioztatzen duen ikasgaia ikasterakoan, espero genezakeen gizakiak bere esku dagoen guztia egingo lukeela borroka suntsitzaileak saihesteko, eta azken finean, inurriak eta arrainak baino zentzudunago bihurtuko litzatekeela. Jai daukagu.
Christian Caujolle
Kritiko ezagun eta komisario ospetsua, Caujollek lan ikaragarria egin izan du argazkigintzan. Michel Foucault, Pierre Bourdeau eta Roland Barthes-en ikasle eta laguntzailea izan zen, Libération egunkariaren editore grafikoa eta VU´ agentziaren sortzailea, Les Rencontres d´Arles jaialdiko zuzendari artistikoa eta PhotoEspaña edo Rotterdam-go Foto Biennale-ko komisario ere bai. Makina bat erakusketa antolatu ditu eta Lartigue, Klein, Petersen, Depardon, Ackerman edota García Rodero argazkilarien monografien editorea izan da. Gaur egun, Kanbodiako Photo Phnom Penh jaialdiko zuzendaria da eta 2013tik aurrera GETXOPHOTO komisarioa izango da hiru urtez.
Artistak 2014Liburua 2014
Salgai gure online dendanLaboratorioa 2014
Walter Astrada: erreportaje baten metodologia
Lantegian erreportaje grafikoen produkzioa aurrera eramateko dauden bide ezberdinak aztertu ziren, eta partehartzaileak istorioak sortzeko era aproposen inguruan mintzatu ahal izan ziren. Walter-ek, bere lan ereduen bidez, erreportajeen produkzioa, edizioa eta banaketa hobetzeko teknika eta aholkuak partekatu zituen. Guztiok noizbait gogoan izan ditugun galderei erantzuna eman zien: nola lortu enkarguak? nola bideratu norberaren lanak, medioen lanak edota agentzienak? freelance izanda, nola lan egin gatazkan dauden herrialdeetan? nola antolatu geure artxiboa? nola saldu gure argazkiak?
Walter-ek emakumeen aurkako indarkeriaren inguruan luzaroan egin duen lanean oinarritu zen lantegia.
Walter Astrada 1974an jaio zen Buenos Aires-en, Argentina. La Nación egunkarian hasi zuen bere argazkilari ibilbidea. Hegoamerikan zehar heziketa bidaia bat egin eta gero, Boliviako Prentsa Elkartearekin bat egin zuen, eta ondoren Argentinako Elkartera salto egin zuen, gero Paraguay-ra eta ondoren Dominikar Errepublikara. 2005eko martxotik 2006ko martxora bitartean freelance moduan lan egin zuen Dominikar Errepublikan France Press-entzat eta World Pictures News-ek bere argazkiak banatzen zituen. Ondoren Espainiara joan zen, eta bertan bizi da gaur egun. Emakumeen aurkako indarkeria lantzen dabil epe luzeko proiektu batean eta gainera Under Pressure Project-ean murgilduta dago, Europa mailako lana esklerosi anizkoitzaren inguruan. Beste askoren artean, hiru World Press Photo irabazi ditu, eta bertako trebatze arduraduna izan da. Bere irudiak mundo osoko aldizkarietan agertu dira, besteak beste, El Tiempo, New York Times, Newsweek, Le Figaro Magazine, Le Monde, The New York Times, GEO edota Stern.

Mozorro digitala: selfie-ak eta argazkiak sare sozialetan
Jon Uriarte
Gaur egungo telefono mugikorrak sare sozialetara konektatuta daude uneoro. Hau dela eta, denbora gutxian selfie-a genero bihurtu da. Hedabideak, gizartea eta argazki komunitatea bera honen inguruan eztabaidan ari dira: kritikatu, ikertu, praktikatu? Jon Uriartek eman duen masterclass honetan, zera aztertuko da: nola bilakatu zen autorretratua selfie-an? Zerk definitzen du selfie-a? Bukatzeko, parte-hartzaileen artean eztabaida ireki da.
Jon Hondarribian (Gipuzkoa) jaio zen 1979an. Argazkilaritza ikasi zuen Kataluniako Institut d´Estudis Fotogràfics-en eta New Yorkeko International Center of Photography-n. Horrez gainera, masterra egin zuen Proiektu eta Teoria Artistikoetan PhotoEspaña-n eta Madrileko Unibertsitate Europarrean. Hainbat arte-egoitza, galería eta jaialditan erakutsi du bere lana, taldeka zein bakarka, besteak beste PhotoEspaña-n, Madrileko La Casa Encendida-n, Donostiako Koldo Mitxelenan, New Yorkeko Studio 304-n, Berlingo HBC zentroan eta Bartzelonako Sala d´Art Jove-n. Gaur egun Bartzelonan bizi da eta argazkilaritzako irakaslea da bertan.

Itxialdia vol.2
Itxialdia 2013an estreinatu zen Ikusteko modu berriak izenpean. Hitzaldiak eta hizketaldiak egun osoan, goiz eta arratsaldez, bazkaria barne, giro atseginean. Toki urrun batean, hizlari eta parte-hartzaileentzat ihesbiderik ez duena.
Gatazka bat daukagu
Historian zehar irudien botere eta ahalmenean sinesteko joera egon da: beren egiatasuna, beren balioa dokumentu gisa, eragina izateko duten gaitasuna… Askok zalantzan jartzen dituzte irudiaren ustezko ezaugarri hauek. Aro digitalean sartu garenetik argi dago: errealitate eta fikzioaren arteko marra gero eta lausoagoa da. Itxialdia Vol.2 argazkigintzari buruzko eta honen inguruko gatazkei buruzko gogoeta jardunaldia izango da.


PROGRAMA
¿Qué está pasando?
Periodismo de conflictos y conflictos del periodismo
. Olga Rodríguez, kazetaria
. Walter Astrada, fotokazetariaDe la caverna al 3D
Usos y abusos de la imagen
. Román Gubern, irudiaren torikoa eta historialaria
. Christian Cauiolle, komisarioaFotografía expandida
Ampliando la definición de lo documental
. María Canudas, kultur-kudeatzailea
. Roc Herms, argazkilaria
. Jon Uriarte, argazkilariaFabricando la Historia
La ficción como construcción de la memoria colectiva
. Martí Llorens, argazkilaria
. Mikel Bastida, argazkilariaEl viento se levanta
Poesía e imagen, la revolución tranquila
. Kirmen Uribe, poeta eta idazlea
. Ricky Dávila, argazkilaria
BIO
Walter Astrada
Argentinan jaio zen eta egun Bartzelonan bizi da. Associated Press eta Agence France Press agentzietan lan egin du, besteak beste. Gaur egun freelance moduan dabil lanean. 2006tik hona genero indarkeriaren inguruko epe luzeko proiektua dauka esku artean. Bere lana nazioarte mailako hainbat lehiaketatan saritu dute, adibidez, World Press Photo.Mikel Bastida
Ikus-entzunezko Komunikazioan lizentziatua. Andoaineko zine eskolan ikasi zuen eta Dokumentalismo Berria masterra burutu zuen EFTI argazkigintza eskolan, gaur bertako irakasle delarik. 2011n bere War Theatre lana aukeratu zuten Descubrimientos PhotoEspaña-rako.María Canudas
Ikus-entzunezko Komunikazioan lizentziatua Bartzelonako Autonomia-Unibertsitatean eta Ikusizko Arteen Kudeaketan graduondokoa Birbeck College-en (University of London). Fundación “la Caixa”-ren Erakusketa Sailean lan egiten du, bertan arte eta argazki erakusketan koordinatzen dituelarik. Gaur egun FotoPress proiektua koordinatzen du, irudi dokumentalarekin lotura duten proiektuak sortzen laguntzeko diru-laguntza programa.Ricky Dávila
Bilbon jaio zen, 1964an. Argazkigintzan graduatu zen New York-eko International Center of Photography-n. COVER agentziarentzat lan egin zuen. Gaur egun freelance moduan lan egiten du eta Bilboko Centro de Fotografía Contemporánea – CFC – zuzentzen du. Bere foto-kazetaritza lanak hainbat sari jaso du, zenbait argazki-liburu argitaratu du eta hamaika erakusketatan erakutsi dute bere lana.Román Gubern
Bartzelonako Autonomia-Unibertsitateko katedraduna eta Honoris Causa Doktorea Madrileko Carlos III Unibertsitatean. Ikus-entzunezko komunikazioaren teoriko nagusienetakoa da estatu mailan. Bere lana zinemaren historiografian zentratzen da, komikiaren lengoaian eta baita gaur egungo irudiaren analisian, teknologiaren aldaketan eta kulturan ere.Roc Herms
DDB Barcelona publizitate agentzian arte zuzendari bezala zuen postua utzi zuen publizitate argazkigintzara salto egin eta bere proiektu pertsonalak burutu ahal izateko. Hamaika erakusketa eta hitzalditan parte hartu du, eta gaur egun freelance bezala lan egiten du, diseinuaren munduan, publizitate argazkigintzan eta foto-kazetaritzan.Martí Llorens
Arte Ederretan lizentziatua, bere sortze-lana lan zibilen eraikitze prozesuen dokumentazioarekin uztartzen du. Bartzelonako hirigintza-proiektu handi asko dokumentatu ditu, olinpiaden aurreko lanak eta itsas frontearen eraldatzea, besteak beste. Arlo pertsonalean denbora, lurralde eta memoriaren inguruan kontzeptuak garatzen ditu.Olga Rodríguez
Informazio Zientzietan lizentziatua Madrileko Universidad Complutensen. Ekialde Ertainan aditua da. Bere lan ibilbidearen parterik nagusiena Cadena SER, Cuatro eta CNN+ medioetan eman du, Irakeko gerraren berri ematen , besteak beste. 2012tik aurrera eldiario.es eta bestelako medio idatzientzat lan egiten du, eta Ekialde Ertainan jarraitzen du ikus-entzunezko kazetari moduan.Jon Uriarte
Hondarribian jaio zen. Argazkigintza ikasi zuen Institut d’Estudis Fotogràfics de Catalunya eta New York-eko International Center of Photography erakundeetan. Hainbat zentro, galeria eta jaialditan erakutsi du bere lana, bai taldeka zein bakarka. Gaur egun Bartzelonan bizi da, eta bertan argazkigintza irakaslea da.Kirmen Uribe
Ondarroan jaio zen, Bizkaia. Euskal Filologia ikasi zuen Gasteizen eta Literatura Konparatuko graduondoko ikasketak egin zituen Trenton (Italian). Bere Bitartean Heldu Eskutik poema liburuak Kritika Saria lortu zuen eta bere Bilbao-New York-Bilbao nobelak euskarazko Kritika Saria eta Espainiako Literatura Saria jaso zituen. Horietaz gain, haur eta gazteentzako literatura idatzi du, nazioarteko literatur-topaketa ugaritan parte hartu du eta hainbat proiektu multimediaren egilea da.























